Edith Ellis
| Edith Ellis | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Edith Mary Oldham Lees |
| Jaiotza | Cheshire eta Newton Heath, 1861 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Paddington, 1916ko irailaren 14a (54/55 urte) |
| Hobiratze lekua | Golders Greeneko Erraustegia |
| Heriotza modua | berezko heriotza: diabetes mellitusa |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Havelock Ellis |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | eleberrigilea, ipuingilea, saiakeragilea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, feminista eta idazlea |
| Kidetza | Fellowship of the New Life (en) |
Edith Mary Oldham Ellis, sortzez Lees (Cheshire, Erresuma Batua, 1861 – Paddington, Erresuma Batua, 1916ko irailaren 14a) ingeles idazlea eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista izan zen.[1]
Bizitza
1861ean jaio zen Newtonen, Lancashiren. Gurasoak Samuel Oldham Lees lurjabea eta Mary Laetitia Bancroft izan ziren. Alaba bakarra izan zen. Amak lesio bat izan zuen buruan haurdunaldian, eta Ellis haurra zela hil zen. 1868. urteko abenduan, aita alarguna Margaret Ann (Minnie) Faulknerrekin ezkondu zen eta beste haur bat bat izan zuen, gizonezkoa. Mojen eskola batean hezi zen 1873an.[2]

Ibilbidea
Bizitza Berriaren Komunitatearekin bat egin zuen eta Havelock Ellis ezagutu zuen 1887an bilera batean. Bikotea 1891ko azaroan ezkondu zen. Senarra sexologoa, medikua, eugenista, idazlea, intelektual liberala eta erreformatzaile soziala eta aktibista britainiarra izan zen, batez ere giza sexualitateari buruz egindako ikerketengatik gogoratua.
Ezkontza irekia
Hasiera-hasieratik ez zuen oso ezkontza konbentzionala izan, lesbiana zen eta eztei-bidaiaren bukaeran senarra ezkondu aurreko etxera itzuli zen. Ellisek hainbat maitasun-abentura izan zituen emakumeekin, eta senarra jakinaren gainean zegoen. Bikotearen harremana irekia izan zen eta horixe izan zen Havelock Ellisen autobiografiaren gai nagusia, My Life (1939).[3]

Idazle
Edithen lehen eleberria, Seaweed: A Cornish Idyll, 1898. urtean kaleratu zen. Sasoi horretan, Edithek harreman bat hasi zuen Lilyrekin, Kornuallesko St Ives-en bizi zen artista irlandarrarekin. Edith lur jota geratu zen Lily brighten gaixotasunak jota hil zenean, 1903ko ekainean.[4]
Heriotza
Nerbio-krisia izan zuen 1916ko martxoan, eta 1916ko irailaren 14an hil zen, Paddingtonen, diabetesen ondorioz. Edith hil ostean, 1918an argitaratu zen James Hinton: a Sketch, James Hinton zirujauaren biografia. [1]
Lanak
- Seaweed: A Cornish Idyll. Londres: University Press. 1898.
- My Cornish Neighbours (1906)
- Kit's Woman (U.S. title: Steve's Woman) (1907)
- The Subjection of Kezia (1908)
- Attainment (1909)
- Three Modern Seers (1910)
- The Imperishable Wing (1911)
- The Lover's Calendar: An Anthology (ed) (1912)
- Love-Acre (1914)
- Love in Danger (1915)
- The Mothers (1915)
- James Hilton: A Sketch. Stanley Paul. 1918
- The New Horizon in Love and Life (1921)
Erreferentziak
- ↑ a b «Edith Lees Ellis (1861-1916): homenaje de Find a...» es.findagrave.com.
- ↑ Jenkins, Lyndsey. (2020). «Ellis [née Lees, Edith Mary Oldham (1861–1916), writer, lecturer, and socialist»] Oxford Dictionary of National Biography doi:. ISBN 978-0-19-861412-8..
- ↑ Pettis, Ruth. Ellis, Havelock. glbtq.com.
- ↑ Simkin, John. (n.d.). «Havelock Ellis» Spartacus Educational.
Bibliografia osagarria
- Grosskurth, Phyllis (1980). Havelock Ellis: a biography. New York: Knopf. ISBN 978-0-394-50150-5.
- Wallace, Jo-Ann (2000). «The Case of Edith Ellis». En Stevens, Hugh; Howlett, Caroline, eds. Modernist Sexualities. Manchester University Press. ISBN 978-0-7190-5161-6.
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Edith Ellis» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









