Edna Parker
| Edna Parker | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Hendricks udalerria, Shelby konderria (Indiana), 1893ko apirilaren 20a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Shelbyville, 2008ko azaroaren 26a (115 urte) |
| Hobiratze lekua | Miller Cemetery (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Franklin College (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | irakaslea |
Edna Ruth Parker, sortzez Scott (Shelbyville, Indiana, AEB, 1893ko apirilaren 20a – ibidem, 2008ko azaroaren 26a) estatubatuar ehun urtedun maistra izan zen, 115 urte bizi izan zena. 2007ko abuztuaren 13an, Yone Minagawa japoniarra hiltzean, munduan bizirik zegoen pertsona zaharrena bihurtu zen, 114 urte 3 hilabete eta 24 egun zituela.[1][2][3]
Bizitza
Familia
Indiana estatuko, Shelbyville hirian jaio eta bizi izan zen, Ameriketako Estatu Batuetan. Johnson konderriko etxalde batean hazi zen, Franklin Collegera joan zen maistra izan baino lehen. 1911n ezkondu zen Earl Parkerrekin, 18 urte zituela; 1938. urtean alargun geratu zen, eta ez zen inoiz berriro ezkondu. Bi mutilen ama izan zen, eta semeen ostean hil zen. 5 biloba, 11 birbiloba eta herenbiloba ugari ere izan zituen.
Osasun ohiturak
Edna Parkerrek ez zuen erretzen, ezta alkoholik edaten ere.
Heriotza
2008ko azaroaren 26an hil zen jaioterrian eta Miller Cemeteryn hobiratu zuten.
Adin errekorrak
- 2007ko abuztuaren 13an, munduan bizirik zegoen pertsona zaharrena bihurtu zen.[1]
- 2008ko azaroaren 26an, 1893. urteko lehen seihilekoan jaiotako azken pertsona izan zen hiltzen.
Erreferentziak
- ↑ a b (Ingelesez) Governor meets with country's two oldest, both Hoosiers
- ↑ (Gaztelaniaz) Libre, Diario. (2008-11-28). «La mujer más anciana del mundo fallece a los 115 años» Diario Libre (kontsulta data: 2026-03-13).
- ↑ (Ingelesez) [http://news.bbc.co.uk/hi/spanish/misc/newsid_7753000/7753782.stm Muri� la m�s vieja del mundo. ] 2008-11-28 (kontsulta data: 2026-03-13).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









