Share to:

Edurne Lasa

Edurne Lasa

Bizitza
JaiotzaKortezubi
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaElgoibar
Hezkuntza
HeziketaUrrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea, antzerki zuzendaria, idazlea eta irakaslea

Inguma: edurne-lasa-amorebieta

Edurne Lasa Amorebieta (Kortezubi, Bizkaia) euskal idazlea, aktorea eta antzerki zuzendaria da. Elgoibarko Taupada antzerki taldeko zuzendaria izanik,[1] antzerkigintzako irakaslea aritu zen Udako Euskal Unibertsitatean 1980ko eta 1990eko hamarkadetan.[2] 50 obra baino gehiago taularatu dituzte talde amateur gisa. 1998tik 2004ra bitartean talde profesionala izan zen, orduan arrakasta berezia lortu zuten Mari sorgin (1998) eta Printze txikia (2000) txotxongilo-ikuskizunekin.[3] 1936ko irailean tropa frankistak Elgoibarren sartu zireneko gertaerak kalean antzeztu eta gero Memoriaren ganbaratik dokumentalean jaso zuten 2016an.[4][5]

Bizialdia

Ama Kortezubikoa zen eta aita Legorretakoa. Edurne Kortezubin jaio zen, baina, oso txikia zela, familia Elgoibarrera joan zen bizitzera. Ikasketak gaztelaniaz egin zituen arren, euskaraz alfabetatu zen Bergarako UNEDen. Magisteritza ikasi eta Elgoibarko ikastolan hasi zen lanean, baina hainbat formakuntza egiten jarraitu zuen.  Ume-umetatik izan zuen irudimen handia eta antzerkirako zaletasuna.[6]

Antzerkiko ibilbidea

1977an Taupada antzerki-taldea sortu zuen beste zenbait lagunekin batera. 40 urte baino gehiago daramatza euskarazko antzerkiak egiten, Jose Mari Larrañagarekin batera. Antzerkia euskaraz egiteko konpromisoa hartu zuten eta harrezkero ere konpromiso horri eusten diote. 50 obra baino gehiago taularatu dituzte talde amateur gisa. Taldea batez ere Elgoibarren aritu izan da beti, euskaraz eta profesionalizatu gabe. Bestalde aipagarria da urteetan aritu zirela Edurne eta Jose Mari Udako Euskal Unibertsitateko Antzerki Saila dinamizatzen. 1980eko eta 1990eko hamarkadetan Larraonako ikastaroetan, uztaileko bi astetan. Antzerki tailer haietan pentsamendu baikorra eta sortzailea bultzatzen zuten, sormen kolektiboko eta komunikatzeko modu bat sortuz. Enpatia eta gatazkak konpontzeko abileziak garatuz. Ikastaroetan, antzerki-teknikaz baliatuz eta jolasaren bidez, talde-estrategiak, sormena eta komunikatzeko aukera lantzen zituzten.[7]

Edurne Lasak betidanik izan du antzerkia bihotzean, eta bere bizitza arte eszenikoei lotuta egon da beti.[8] Arrakasta berezia lortu zuten Mari sorgin (1998) eta Printze txikia (2000) antzezlanekin.[9]

Inguma euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-basean, Lasaren 26 idazlan ageri dira zerrendatuta (2020ko martxoko datua).[10]

Plazaratutako obrak

Hauek dira Taupada taldeak taularatu dituen obra batzuk:[11]

  • Oihu gorrak (1978)[12]
  • Liliput (1980)
  • Haik, Maik eta Zeferina (1982)
  • Behin batean ju, ju, ju (1984) [13]
  • Ponpa eta Mobis (1986)
  • Ikastolaren 25. urteurrena. Ijitoak (1987)
  • Eta, etxekoak zer moduz? (1988)
  • Terribilis doktorea (1992)
  • Zaldi bat, bi kotxe eta hogeita hamar ile (1994)
  • Argitxo iratxoa (1995)
  • Tandem zirkus (1997)
  • Lorategi urperatuak (1997)
  • Mari Sorgin (1998)
  • Argitxoren abenturak (1999)
  • Printze Txikia (2000)
  • Zaunka egiten ez zekien txakurra (2002)
  • Kanten azken egunak (2005)
  • Zu zara zarataaaaa (2007)
  • Intsekt (2007)
  • Gaur ni, baina bihar agian (2008)
  • Zuri guztiak ez dira irin (2008)
  • Zugarra ala zukarra (2009)
  • Heriotzaren korridorea (2009)
  • Isladak (2010)[14]
  • Komediak oroimenean (2013)
  • Rusini (2012)
  • Ikuskizun eszenikoak (2013)
  • Erotik (2014)[15]
  • Euskararen presentzia lan munduan (2015)[16]
  • Bohemioen kluba (2015)[17]
  • Memoriaren Ganbaratik (2016)[18]
  • Bihotz txatalak (2017)
  • Ikasgaia (2017)[19]
  • Oroitzen naizeino (2018)[20]
  • Zelukristaloideak jardunaldia (2018)[21][22]
  • Logikomitoak (2018)>[23]
  • Metamorfosia (2020)[24]
  • Bainuetxea (2020)[25]
  • Dramatitragoak (2021)[26]
  • Argitxo iratxoak (2021)[27]
  • Zinemakopa (2021)[28][29][30]
  • Bizitzaren maskaradak (2023)[31]
  • Itxaropena (2023)
  • Maalan (2024)
  • Gomi eta Nola. Ezkontza zibila (2024)[32][33]
  • Ilargia eta desioaren artean (2024)[34]
  • Ai eneeee (2025)[35]
  • Hasperen (2025)[36][37]
  • Nahi eta ezin (2026)[38][39][40]

Erreferentziak

  1. «Itxi begiak: ikusten al duzu Printze Txikia oholtza gainean?» Argia 2000-11-12 (kontsulta data: 2020-03-11).
  2. «Antzerkigintza "Umorez bizitzeko bide bat" :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (kontsulta data: 2020-03-11).
  3. Andonegi, Ainhoa. (2017-12-15). «40 urtez oholtzan, euskaraz» Barren (Elgoibar): 10-11..
  4. A.S. (2017-04-19). «'Memoriaren ganbaratik' dokumentala, ostiral honetan Agirre Jauregian» El Diario Vasco (kontsulta data: 2026-06-05).
  5. (Gaztelaniaz) Cano, Juan Manuel. (2016-11-29). «La entrada de las tropas franquistas en Elgoibar, 80 años después» Cadena SER (kontsulta data: 2026-06-05).
  6. «Lasa Amorebieta, Edurne - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  7. «Antzerkigintza "Umorez bizitzeko bide bat"» www.ueu.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  8. «Taupada «ukitu pertsonala» duen absurdoaren antzerkiarekin dator» El Correo 2019-02-07 (kontsulta data: 2020-03-11).
  9. Andonegi, Ainhoa. (2017-12-15). «40 urtez oholtzan, euskaraz» Barren (Elgoibar): 10-11..
  10. «Edurne Lasa Amorebieta» Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea (kontsulta data: 2020-03-11).
  11. Andonegi, Ainhoa. (2017-12-15). «40 urtez oholtzan, euskaraz» Barren (Elgoibar): 10-11..
  12. «Lehenengo obra, "Oihu gorrak" - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2026-06-04).
  13. «`Behin batean´ obra Odeoian - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2026-06-05).
  14. «‘Isladak’ lana taularatuko du Taupadak Debako antzerki astean - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  15. «‘Erotik’ antzezlana aurkeztuko du Taupadak Herriko Antzokian - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  16. (bideoa) Hitzak eta ideiak uztartzeko makina. (kontsulta data: 2020-03-04).
  17. Sarasola, Ainhoa. (2015-06-17). «Bizitzak, txatalez txatal» Berria (kontsulta data: 2026-06-02).
  18. «'Memoriaren ganbaratik' dokumentalaren proiekzioa eta ondorengo solasaldia, Bilgunean - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-05).
  19. «Elgoibarko Taupada taldeak “Ikasgaia” antzeztuko du bihar Coliseoan - Debabarrena» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  20. «‘Oroitzen naizeino’ eta ‘Ikasgaia’ antzezlanak asteburuan Mendaron - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  21. Taupada Antzerki Taldea. (2018-05-09). Zelukristaloideak. (kontsulta data: 2026-06-02).
  22. (webgunea) Barren aldizkaria. (kontsulta data: 2020-03-04).[Betiko hautsitako esteka]
  23. «‘Logikomitoak’ antzezlana zapatuan eskainiko du Taupadak - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  24. «Orduerdi aurreratu dute 'Metaforfosia' antzezlanaren emanaldia - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  25. «Taupadaren ‘Bainuetxea’ emanaldirako lekua erreserbatu behar da - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  26. «Taupada Antzerki Taldearen 'Dramatitragoak' bideo eta argazki erakusketa maiatzaren 28ra arte ikusgai Kultur Etxean - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  27. «Sohelen Vargas: “Antzerkian sekula egin dudan lanik zailena izango da Argitxo Iratxoaren obra” - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  28. «‘Zinemakopa’ antzezlana emango du Taupadak hilaren 15ean Herriko Antzokian - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  29. «Antzerkiak hartuko du berriz herria datorren asteburuan, Debako XXXV. Antzerki Astean -» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  30. «Hainbat film ezagunetako pasarteetan oinarritutako musikala taularatuko du Taupadak, Herriko Antzokian - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  31. «'Bizitzaren maskaradak' antzezlana estreinatuko du Taupadak Elgoibarko Herriko Antzokian - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  32. «Ezkontzarako erosketak herriko dendetan egin dituzte Gomi eta Nolak - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  33. «Gomi eta Nola performancearen bideoa aurkeztuko dute eguenean - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  34. «Antzerkia: 'Ilargia eta desioaren artean' - Elgoibar - 2024-12-20» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  35. «'Ai eneeee' antzerkia antzeztuko du gaur Jubi taldeak Aita Agirre kulturgunean - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  36. «Taupadaren 'Hasperen' kale ikuskizunak giro berezia sortu du - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  37. «'Hasperen' kale antzerkia aurkeztuko du ekainaren 28an Taupada antzerki taldeak - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  38. «Taupadak eskerrak eman dizkie 'Nahi eta ezin' emanaldira bertaratu ziren ikusleei - Elgoibar» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  39. «'Nahi eta ezin' antzerkia taularatuko du Taupadak gaur, Herriko Antzokian - Debabarrena» Barrena.eus (kontsulta data: 2026-06-02).
  40. Taupada Antzerki Taldea. (2026-05-26). Nahi eta ezin promoa2. (kontsulta data: 2026-06-02).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya