Eizeta
| Eizeta | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 808 m |
| Mota | mendia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°05′35″N 2°12′22″W / 43.093°N 2.20611°W |
| Mendikatea | Murumendiko mendi lerroa |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
Eizeta Gipuzkoako erdialdeko mendi bat da, Murumendiko mendilerroan kokatua, , Beasainen Goierri eskualdean. 808 metroko garaiera du. Murumendiren hego-mendebaldean dago eta Usurbe eta Murumendi arteko mendikatean laugarren gaina da. [1]
Bere ipar-mendebaldean , Murutxiki mendirantz luzatzen zaio gaina, belardi batek estalitako lepoa eratu arte.
Ingurunea
Eizetara joateko, Odetagoena mendiak eta beronek eratzen duen Urresparazko lepotik gorantz doan gurdi bidea hartzen da. Mendi honek eta Murumendiren arteko lepotik abiatuta ere igotzen da zuzenean bertara.
Bere iparraldeko mazelan kokaturiko sakanean, Murumendiko iturri deitua sortzen da, berrogeigarreneko hamarkadan Beasaingo mendizaleek egokitu zutena. Iturri hori da Erroitze errekaren sorburua eta bere beheranzko bidean, Murumendiko Damarazulotik pasatu ondoren, Aratz-Matxinbetaraino iristen da.
Bere ekialdeko mazelan, Murumendira doan bidearen alboan, Arrapaitzko iturria sortzen da. Iturri hau tutu eta askaz hornitua dago.
Hego-ekialdeko mazelan bi mugarri daude eta beste neurri handiagoko bat Murumendira eramaten duen lepoan. Mugarri horiek denak, Beasain eta Itsasondoko udal-barrutiak mugatzen dituzte.[2]
Oharrak

Eizetari hainbat dokumentuetan Arrapaitz izena ematen zaio. 1705ean Arrapaiz de Murua landagunea aipatzen da Beasaingo 1705eko irailaren 23ko Beasain eta Itsasondo arteko mugen eta nekazaritza guneen banaketa dokumentuan. 1942ko irailaren 11n Beasainen jasotako mugen aktan Arrapaiz iturritik 32 pausotara eta gurdi bidearen 30 pausotara dagoen eremua dela aipatzen da.
Bestalde, Urresparatz hainbat mapatan tontor izen bezala agertzen da, baina Eizeta eta Odetagoena mendien arteko lepoa da Oñatiko artxiboan 1946ko Beasaingo nekazal aberastasunaren banaketa dokumentuan jasota dagoenaren arabera.
Argazki galeria
-
1946ko Beasaingo nekazal aberastasunaren banaketa dokumentua (Oñatiko artxiboan)
-
Eizeta
-
Arrapaiz Beasaingo landa eremuaren aipamena (1942)
Erreferentziak
- ↑ Zufiaurre, Jose. (1999). Beasaingo mendiak eta errekak. in: Beasain esku eskuan. Beasain: Beasaingo udala, 31 or. ISBN 8492154136..
- ↑ Joseba Alonso, Jose Zufiaurre. (2010). Beasaingo mugak. in: Beasaingo paperak. Beasain: Beasaingo udala, 42-45 or. ISBN 9788493670054..
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










