Ekaitza (Shakespeare)
Ekaitza (ingelesez: 'The Tempest') William Shakespearek idatzitako antzezlan ospetsua da. 1611ko azaroaren 1ean antzeztu zen lehen aldiz, Londresko Whitehall jauregian. Zenbait egilek Shakespeareren «erromantze berantiarrak» deitu dutenaren multzokoa da; obra horietan, giro mitiko batean, familia-harremanekiko eta adiskidetzearekiko interesa erakusten du egileak. Tragikomedia hau 1623an argitaratu zen lehen aldiz. Ekaitza, konposatua izan zeneko une historikotik at ez badago ere, ez dator guztiz bat garaiko paradigmarekin. Haren bilbea, egitura eta pertsonaiak nahasiak dira, eta kritika tradizionalak interpretazio ugari egiten ditu. George Somers, itsasgizon ingelesa, Bermuda uhartean hondoratzeak Shakespeareri inspiratu zion ziurrenik lan hau idazteko. Pertsonaiak
ArgumentuaProspero, Milango duke legitimoa, bere lekutik bota du anaiak eta, ontzia hondoratu ondoren, uharte huts batean dago. Obra Arielek (Prosperoren agindupean) piztutako ekaitz gogor batekin hasten da, bere anaia Antonio dagoen uhartetik gertu dagoen ontzi batean bidaiatzen ari dela igartzen duenean. Uhartean, Prosperok bere alaba Mirandaren laguntza du. Bertan atseden hartzen du bere liburu ugariekin eta magiaren ikasketari eta ezagutzari ekiten dio. Prospero Ariel bezalako izpirituekin harremanetan jartzen da. Bere laguntzarekin, sorginkeria bat ehunduko du mendekua hasteko. Azkenean, Prosperok bere magiari uko egingo dio, etsaiak barkatzen ditu eta Miranda eta Fernandoren arteko ezkontza baimentzen du.[1] OperanAntzezlanean oinarrituta bertsio desberdinak egin dira:
Euskarazko bertsioaBedita Larrakoetxeak Ekatxa izenburupean itzulpena Euzko Gogoa aldizkarian, 1959ean argitaratu zuen. Larrakoetxeak William Shakespeareren antzerki-obrak euskarara ekartzen lan itzela egin zuen. Erbestetik, Argentinako Saltatik ekimen handi horri ekin zion. 1957ko Euzko Gogoa-ren azken zenbakian Macbeth plazaratu zuen, eta zenbaki horretantxe datorren gutun batean iragarri: The Merchant of Venice or da nonbaiten nik euzkeraratuta, ta orain King Lear euzkeraratzen daragoiot. 1958ko 3-4 zenbakian, Euzko Gogoa-n beti ere, argitaratu zen Lear erregea. Eta hurrengo urtean, 1959ko 3-6 zenbakian, Ekatxa. Aldizkariak urte horretan egin zuen azkena, baina ez Larrakoetxea jaunaren beharrak. William Shakespeareren antzerki-lan guztiak euskaraz jartzeko ahaleginari lotu zitzaion, eta burutu. Bere lana Kardaberaz Bazkunak eman zuen argitara, 1974 eta 1976 urteetan, eta 5 liburukitan jasoak datoz: Komediak/A, Komediak/B, Egintzak, Odol-Antzerkiak/A eta Odol-Antzerkiak/B. Arratiako azpi-euskalkian eginak eta garai hartako hizkuntz ereduari jarraiki, ez dira samurrak Larrakoetxearen itzulpenok.[2] ErreferentziakKanpo estekak |