Elena Bibescu
| Elena Bibescu | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Elena Epureanu |
| Jaiotza | Bârlad, 1855 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Iași, 1902ko urriaren 18a (46/47 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
| Familia | |
| Aita | Manolache Costache Epureanu |
| Ezkontidea(k) | Alexandre Bibesco |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | University of Music and Performing Arts Vienna (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | salonnièrea, piano-jotzailea eta musikaria |
| Musika instrumentua | pianoa |
Elena Bibescu, sortzez Elena Costache Epureanu (Bârlad, Errumania, 1855 – Iasi, Errumania, 1902ko urriaren 18a) piano-jotzailea eta filantropoa izan zen, eta oso paper aktiboa izan zuen Parisko XIX. mendearen bukaerako arte-bizitzan.[1][2][3]
Bizitza
Errumaniako Kontseiluko presidentearen alaba zen. Alexander Bibescu printzearekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten: Odo de Montesquiou kondesa eta Marcel Prousten bi lagun ospetsu, Emmanuel eta Antoine Bibesco printzeak (Washingtonen eta Madrilen enbaxadore izandakoa). Anna de Noailles idazlearen izeba izan zen.
Vienako Kontserbatorioan ikasi zuen eta Anton Rubinsteinen ikaslea izan zen.
Musikari ibilbidea
1873 urtean egin zuen lehen agerraldia Bukaresten kontzertista gisa, eta Alexander Bibescu printzearen eskua izan zuen, George Bibesco Printzearen seme gazteena, Valakiako Hospodarra (euskaraz: Jauna).
Kontzertista-ibilbidearekin jarraitu zuen denboraldi batez, eta Franz Liszt erromantizismo garaiko hungariar musikagile, piano-jotzaile eta zuzendariaren laudorioak jaso zituen 1873 urteko urriaren 11n Caroline Sayn-Wittgenstein printzesari idatzitako gutun batean. Gero, Frantziara joan zen, bere herrialdeko gobernu-alderdia Bibescuren aurka zegoelako.
XIX. mendearen bukaerako Parisko bizitza artistikoan paper aktiboa izan zuen. Bere aretoan pertsonaia intelektual ezagunak hartu zituen, hala nola Pierre Bonnard, Puvis de Chavannes, Edouard Vuillard, Henri Martin margolariak, Pierre Loti, Anatole France, Jules Lemaitre idazleak, Aristide Maillol eskultorea eta Debussy, Gounod, Saint-Saens, Massenet, Chausson, Fauré musikari garrantzitsuak eta bere herrikidea, Georges Enesco gaztea.
1902an minbiziaren ondorioz hil zen zenean, senarra 1908an Teatro d´Ambigúko Helen Reyes aktorearekin ezkondu zen, eta liskarrak eragin zituen bere familiarekin eta hiru seme-alaben lotsa.
Erreferentziak
- ↑ (Errumanieraz) «Povestea principesei Elena Bibescu, pianistă care l-a lansat pe George Enescu la Paris» historia.ro (kontsulta data: 2025-05-12).
- ↑ (Ingelesez) «Povestea Elenei Bibescu, pianista care l-a lansat pe Enescu la Paris: Leșina la finalul concertelor | Newsweek Romania» newsweek.ro 2023-05-22 (kontsulta data: 2025-05-12).
- ↑ «Elena Bibescu - Enciclopedia României - prima enciclopedie online despre România» enciclopediaromaniei.ro (kontsulta data: 2025-05-12).
Bibliografia
- Jean-Yves Tadic, Marcel Proust, Paris, Gallimard, 1996.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









