Share to:

Elena Martín

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Elena Martín (argipena)»


Elena Martín

(2024)
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1992 (33/34 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaPompeu Fabra Unibertsitatea : Ikus-entzunezko komunikazio
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria eta gidoilaria
Jasotako sariak

IMDB: nm4805115 X.com: LElenaMartin Instagram: elenamartingimeno Tabakalera: 135953 Edit the value on Wikidata

Elena Martín Gimeno (Bartzelona, Katalunia, 1992) kataluniar aktore eta zinema-zuzendaria da.[1][2]

Biografia

Elena Martín Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen 2016. urtean Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta Las amigas de Ágata (2015) filmeko protagonista interpretatzean egin zen ezaguna. Kritikari batzuek izen hori edo Agata Belaunalda deitzen diote Film autobiografiko, intimo eta delikatuak fakturatzen dituen, Kataluniako zinemagileen belaunaldi berri bati. Martínek beti egin du lan zinemaren eta antzerki esperimentalaren artean, interpretazioaren eta zuzendaritzaren artean.

Ibilbidea

Hura ezagutarazi zuen Las amigas de Ágata (2015) filma estreinatu eta hiru urtera, lehen lana, Júlia ist (2017), zuzendu zuen. Film horretan Berlinen Erasmus programa batera joan den Julia bartzelonarra interpretatzen du.[3][4] Filma Pompeu Fabra Unibertsitatean hasi zen karrera-amaierako lan gisa, eta, azkenean, hainbat lehiaketatan lilura sortu eta sariak ere jaso zituen. Besteak beste, Malagako Zinemaldian zuzendari onenaren Zilarrezko Biznaga irabazi zuen, eta Valentziako Cinema Jove Nazioarteko Zinemaldian «Un futuro de cine» saria lortu baitzuen.[5][6]

2019an, Max Grosse-rekin batera, Irene Moray-ren Suc de síndria (Sandia-zukua) film laburra egin zuen. Film horretan esperientzia mingarria bizi izan ondoren, sexualitatea aztertzen du, eta, aldi berean, feminitatearen erretratua da, naturarekin duen harremanetik eta gauza txikien plazeretik hasita.[7] Film labur horrek fikziozko film labur onenaren Goya saria jaso zuen eta film labur onenaren Gaudí saria.[8]

Filmografia

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2015 Les amigues de l'Àgata Ágata
2017 Júlia ist Júlia Malagako Zinemaldian zuzendari onenaren Zilarrezko Biznaga, eta Valentziako Cinema Jove Nazioarteko Zinemaldian «Un futuro de cine» saria.[5][6]
2017 La dona del segle Consuelo ama eta alaba [9]
2018 Con el viento Berta
2019 Suc de síndria Bárbara Fikziozko film labur onenaren Goya saria jaso zuen eta film labur onenaren Gaudí saria
2020 A Stormy Night Bárbara [10]
2020 Veneno Charo Telesaila

Atala: «Acaríciame»

2023 Creatura Europako film onenaren saria Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian (2023)

Sariak eta aintzatespenak

  • Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian Europako film onenaren saria, "Creatura" (2023) filmarengatik.[11]
  • Malagako Zinemaldian zuzendari onenaren Zilarrezko Biznaga Júlia ist lanarekin[6][5]
  • Valentziako Cinema Jove Nazioarteko Zinemaldian «Un futuro de cine» saria Júlia ist lanarekin.[5][6]
  • Fikziozko film labur onenaren Goya saria, Suc de síndria lanarekin[8]
  • Film labur onenaren Gaudí saria, Suc de síndria lanarekin.[8]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya