Share to:

Elis Regina

Elis Regina

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElis Regina Carvalho Costa
JaiotzaPorto Alegre1945eko martxoaren 17a
Herrialdea Brasil
HeriotzaSão Paulo1982ko urtarrilaren 19a (36 urte)
Hobiratze lekuaCemitério do Morumbi (en) Itzuli
Heriotza modua: droga-gaindosia
Familia
Ezkontidea(k)Cesar Camargo Mariano (en) Itzuli  (1973 -  1981)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
brasildar portugesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Jasotako sariak
Genero artistikoabossa nova
música popular brasileira (en) Itzuli
sanba
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaUniversal Music Group
Philips
Warner Records
Elektra Records
Columbia Records
Continental

IMDB: nm1153318 Allocine: 813116
Facebook: Elisreginaoficial Spotify: 0yFvXd36g5sNKYDi0Kkvl8 iTunes: 117940 Last fm: Elis+Regina Musicbrainz: e9e85a54-074c-4d29-a886-bcaaa9d44f9f Discogs: 30703 Allmusic: mn0000797056 Find a Grave: 6361 Deezer: 15827 Edit the value on Wikidata

Elis Regina Carvalho Costa (Porto Alegre, 1945eko martxoaren 17aSão Paulo, 1982ko urtarrilaren 19a) brasildar abeslaria izan zen. Bere ahotsaren indarragatik, musikaltasunagatik eta presentzia eszenikoagatik ezaguna,[1] [2] [3] [4] Brasilen zein nazioartean txalotua izan zen, eta Ella Fitzgerald, Sarah Vaughan eta Billie Holiday bezalako abeslariekin alderatua.[5][6][7][8] Falso Brilhante (1975-1977) eta Transversal do Tempo (1978) arrakastekin, Elis Reginak musika ikuskizunak berritu zituen bere herrialdean.

Biografia eta ibilbidea

1960ko hamarkadan musika jaialdietatik atera zen lehen artista nagusia izan zen, eta Bossa Novan nabarmendu zen. Hasieran, bere estiloak irratiko abeslarien eragina izan zuen, batez ere Ângela Mariarena.[9][10][11][12] Arrakasta handirik gabe grabatutako lau LPren ostean — Viva a Brotolândia (1961), Poema de Amor (1962), Elis Regina (1963), O Bem do Amor (1963) —, 1965ean Elis izan zen TV Excelsior jaialdian errebelazio handiena, Vinícius de Moraes eta Edu Loboren "Arrastão abestia kantatuz. Lorpen horrek telebistan aritzeko aukera eskaini zion. Handik gutxira, Brasilgo musika herrikoiaren lehen izar bihurtu zen, Jair Rodriguesekin batera Brasilgo musika herrikoiari buruzko programa garrantzitsuenetako bat zuzendu zuenean, O Fino da Bossa.

Genero asko abestu zituen: MPBtik bossa novara, sambara, rockera eta jazzera.

Bere ibilbidean zehar, oraindik ezezagunak ziren artisten abestiak abesteagatik nabarmendu zen, hala nola, Milton Nascimento, Ivan Lins, Belchior, Renato Teixeira, Aldir Blanc[13] eta João Bosco. Haiek plazaratzen eta haien lanak ezagutarazten lagundu zuen. Beste lankidetza batzuen artean, Jair Rodrigues, Tom Jobim eta Rita Leerekin egin zituen duetoak ezagunak izan ziren. Bere bigarren senarrarekin, César Camargo Mariano piano-jolearekin, sormen eta koherentzia musikal handiko lan luze bat egin zuen eta, teknikoki, Brasilgo abeslari onenatzat hartu zuten.

Ronaldo Bôscolirekin ezkondu zen lehenbizi, garai hartan O Fino da Bossako zuzendaria zenarekin, eta harekin izan zuen João Marcello Bôscoli (1970) semea; 1973an, César Camargo Mariano piano-jotzailearekin ezkondu zen eta harekin beste bi seme-alaba izan zituen: Pedro Mariano (1975) eta Maria Rita (1977).

Elis Regina gazte hil zen, 36 urte zituela, bere ibilbidearen gorenean, zalaparta handia sortuz. Heriotzaren kausari buruz eztabaida asko egon bazen ere, azterketek erakutsi zuten arrazoia alkohola eta kokaina batera kontsumitzea izan zela. Horrek bihotz geldialdia eragin zion.[14][15]

2013an, Brasilgo musikako emakumezko ahots onena aukeratu zuen Rolling Stone aldizkariak.[16] Brasilgo musikako artista handienen zerrendan ere aipatu zen Elis. 14. postuan geratu zen, lehen postuan dagoen emakumea izanik.[17] Urte bereko azaroan, bere omenezko musikala estreinatu zen, Elis, the musical.[18]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya