Elisabeth Dmitrieff
| Elisabeth Dmitrieff | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Toropetsky District (en) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Paris |
| Heriotza | Mosku, 1910(e)ko hamarkada (66/76 urte) |
| Familia | |
| Aita | Luka Kushelev |
| Ama | Nataliya-Karolina Kusheleva |
| Ezkontidea(k) | Q105994751 Ivan Davidovski (en) |
| Haurrideak | ikusi
|
| Leinua | House of Kushelev (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa errusiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | Communarda, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, kooperatibista eta iraultzailea |
| Kidetza | Lehen Internazionala Parisko Defentsarako eta Zaurituak Zaintzeko Emakumeen Batasuna |
Elisabeth Dmitrieff (errusieraz : Елизавета Дмитриева, Jelizaveta Dmitrieva), jaiotzaz Jelizaveta Lukinitxna Kuxeleva (errusieraz: Елизавета Лукинична Кушелева) 1851 azaroaren 1ean jaio zen Voloken, Toropets ujezdeko herrian (Pskoveko gobernaritza, Errusiako Inperioa), eta 1910 edo 1918an hil zen, politikaria, militante feminista, sozialista eta komuneroa izan zen.
Biografia
Familia aristokratiko batean jaio zen eta hezkuntza pribilegiatua jasotzeko aukera izan zuen, baina emakume, atzerritar eta alaba ez-legitimo izaerak, aristokrazia errusiarrean baztertua izatera eraman zuen, egoerak marxismoaren filosofia eta Nikolai Txernishevskiren ideia erradikalen inguruko interesa piztu ziotelarik. Txernishevskiren Zer egin? eleberrian irakurritakoak praktikara eraman nahian, artel ereduan (ekoizpen kooperatiba errusiarrak) oinarritutako errota kooperatiboa sortzen saiatu zen San Petersburgon, bertako zirkulu sozialistetan parte hartzen zuen bitartean.
Familiarengandik ihes egiteko ezkondu, eta Genevara joan zen ikastera; han, La Cause du Peuple (Narodnoie Dielo) egunkari sozialista zuzendu zuen, eta Langileen Nazioarteko Elkartearen atal errusiarraren sorreran parte hartu zuen. Lehen Internazionaleko harreman sarearen bitartez Genevatik Londresera joan eta Karl Marx ezagutu eta Errusiako instituzio komunalen (artel eta obstxinak) eta sozialismoaren inguruko eztabaida eta lanketa intelektuala burutu zuen. Londresen zegoela, Pariseko langileen altxamendua jakin zuenean, Parisera joan zen Internazionaleko kide bezala.
1871ko Parisko Komunako eragile nagusietakoa izan zen. Apirilaren 11an Parisen Defentsa eta Zaurituen Zaintzarako Emakumeen Batasuna sortu zuen, emakumeen eskubideak sustatzeko eta emakumeen lan-baldintza duinak defendatzeko Frantziako lehen elkartea. Emakumeen Batasunaren bitartez auzoz auzo kontsumo eta ekoizpen kooperatibak sortu zituzten, emakumeen autonomia baldintzak, lanaren burujabetza eta baldintza material duinak sortzeko asmoz.[1]Komunako abagunea hainbat ideia praktikan jartzeko lana Versallestarren errepresioaren hasierak eten zuen. Parisko erresistentzian modu aktiboan borrokatu zuen, Aste Odoltsua bezala ezagun egin zen sarraskian.
Aste Odoltsuan biziraun ondoren, Genevara ihes egin zuen, eta handik Errusiara itzuli zen. Han Ivan Davidovskirekin ezkondu eta hau Siberiako erbestera kondenatua izan zenean, erbestera lagundu zion. Identitatea gordetzera behartua egon zen, polizia frantses, suitzar eta errusiarra bila zuelarik, eta ondorioz bere iragan komuneroa gorde behar izan zuen, bere bizitzako azken urteetan gertaera hauek ahanzturan utzi zituelarik.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Ross, Kristin. (2016). Lujo comunal : el imaginario político de la Comuna de París. Akal, 36 or. ISBN 978-84-460-4358-4. PMC 1119016184. (kontsulta data: 2021-03-21).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









