Elkano Kopa
- Artikulu hau errugbi txapelketari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elkano (argipena)».


Elkano Kopa edo Elcano Cup Donostiako Anoeta estadioan jokaturiko nazioarteko errugbi txapelketa da. 2016an abiatu zen eta hurrengo urteetan jarraitzeko helburua zuen arren ez da beste ekitaldirik izan. 2018an beste partida bat jokatu zen baina ez zuen Elkano Kopa izenik izan.
Historia
Rugby Challenge Donostia enpresaren proiektua Anoetako estadioaren birmoldaketa inauguratzeko Zeelanda Berriaren eta Frantziaren arteko partida antolatzea zen, eta hori iritsi bitartean urtero Elkano Kopa antolatu nahi izan zuten maila oneko selekzioen artean[1]. Lehenengo ekitaldian Tongako selekzioak Estatu Batuetakoa garaitu zuen 20-17 emaitzaz[2]. 2017 urteko ekainerako Argentinako selekzioa ekarri nahi izan zuten baina ez zuten lortu.
2018ko azaroaren 10ean partida berri bat jokatu zen eta Estatu Batuek azken jokaldian Samoari irabazi zioten. Bera Bera Rugby Taldea izan zen antolatzailea eta ez zuen Elkano Kopa izena izan.
Partidak
| Urtea | Irabazlea | Emaitza | Galtzailea |
|---|---|---|---|
| 2016[2] | 20-17 | ||
| 2018[3] | 30-29 |
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Idea del Evento | RugbyChallengeDSS» RugbyChallengeDSS 2016-05-05 (kontsulta data: 2018-09-23).
- ↑ a b «Tonga gana a Estados Unidos en Anoeta» Mundo Deportivo (kontsulta data: 2018-09-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ensayos y emoción hasta el final. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2018-11-11).[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)(Ingelesez) Rugby Challenge Donostiaren webgunea
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









