Share to:

Elron

Elron
Datuak
Motatrenbide eragilea
Jarduera sektoreatrenbideko garraioa
HerrialdeaEstonia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formapublic limited company (en) Itzuli
Historia
Sorrera2013ko urria
webgune ofiziala
Facebook: ElronEesti Instagram: elron_eesti Edit the value on Wikidata

AS Eesti Liinirongid, Elron marka erabiltzen duena, Estoniako Tallin herrian egoitza duen trenbide enpresa publikoa da. 2014a baino lehen, konpainiak Harjumaako aldiriko tren elektrifikatuen sistema baino ez zuen erabiltzen, eta 2013ko urrira arte Elektriraudtee izenez ezagutzen zen, hau da, «trenbide elektrikoa». 2014ko urtarrilaren 1ean, Elronek bere gain hartu zituen lehen Edelaraudteeek kudeatzen zituen Estoniako bidaiari-zerbitzu nazional guztiak.

Historia

Elektriraudtee enpresa 1998an sortu zuten. Hasiera batean Eesti Raudteeren filial bat bezala aritzen bazen ere, bi urteko epean erabat banandu zen.[1]

2013ko maiatzean, Estoniako gobernuak adierazi zuen Elron izango zela bidaiarien trenbide-garraioko operadore nazional bakarra Estonian, eta horrek behartu zuen Edelaraudtee enpresa bere jarduerak birbideratzera eta bidaiarien sektorea uztera.[2] Aldaketa hori ez zen eztabaidatik salbuetsita egon, Edelaraudtee eta Estoniako gobernuaren arteko legezko liskar bat gertatu zen, bidaiari-zerbitzutik nahitaez kentzeak eragindako diru-sarreren galeraren ondoriozko konpentsazio ekonomiko batengatik.[3][4][5]

2010eko hamarkadaren amaieran eta 2020koaren hasieran, Elronek lankidetza estua izan zuen Edelaraudteerekin, linea batzuen abiadura operatiboa handitzea ahalbidetuko zuten hainbat aukera aztertu eta ezartzeko, eta, horri esker, zerbitzuak azkartu ahal izan ziren tarte jakin batzuetan.[6] 2020ko maiatzean, Eesti Raudteek lizitazio bat iragarri zuen Estoniako trenbide-sare osoaren elektrifikazioa diseinatzeko eta gauzatzeko.[7] Urte horretan bertan, Elronek Tallin eta San Petersburgo arteko mugaz haraindiko linea elektrifikatzeko interesa adierazi zuen, Errusia eta Estoniaren arteko balizko proiektu bateratu baten zati bezala, betiere aldeko baldintzak lortzen baziren.[8]

2020ko hamarkadan, Elronek hainbat plan ditu bere sarea zabaltzeko eta hobetzeko. Hainbat aukera aztertu dira, merkantzia-linea zaharrak berrerabiltzea barne, eta proposatutako berrantolaketa batek Tallin eta Tarturen arteko bidaia-denbora bi ordu baino gutxiagora murriztu dezake.[9][10] Elronen trenen gehieneko zerbitzu-abiadura 160 km/h-ra igotzea espero da.[11] 2023rako, martxan ziren Haapsalu mendebaldeko hiria berriro lotzeko lanak, laurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik ez baitu tren-loturarik hiriburuarekin, eta 2027rako aurreikusita zegoen amaiera. Halaber, Kristiinen, Tallingo erdigunearen mendebaldean, terminal berri bat planifikatzen ari dira, hiriko gainerako garraio publikoarekin hobeto integratuta egongo dena.[9]

2021 erdialdean, bizikletekin bidaiatzen duten bidaiarientzat tarifa altuagoa ezarri zuten.[12] 2022ko urtarrilean, bi urtez prezioak igo gabe egon ondoren, Elronek ia % 9,5 igo zituen bere tarifa erregularrak, energiaren kostua handitu zelako eta azpiegituran hobekuntzak finantzatu behar zirelako.[13] Bi hilabete geroago, enpresak iragarri zuen errefuxiatu ukrainarrek doan bidaiatu ahal izango zutela euren trenetan.[14] 2022ko maiatzean, COVID-19aren pandemiaren ondorioz 2020an nabarmen erori zen bidaiari kopurua errekuperatu egin zela jakinarazi zuten.[15]

2023. urtearen amaieran, Elronek iragarkiak errusieraz emateari utzi zion kexak jaso ondoren.[16] Urte bereko irailean, Elronen txartelak saltzeko sistema aldi baterako eten zen, banatutako zerbitzu ukapenaren eraso (DDoS) baten ondorioz, ustez hacker errusiazaleek egindakoa.[17][18]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Metros» Railway Gazette International.
  2. (Ingelesez) «Estonian rail operator Edelaraudtee sends train to Kazakhstan for trials» Postimees.
  3. (Ingelesez) «Edelaraudtee Demands €5 Million From State» ERR 2013-08-23.
  4. (Ingelesez) «Estonia's Edelaraudtee turns down EUR 2.1 mln compensation» The Baltic Course | Baltic States news & analytics.
  5. (Ingelesez) «Pending Supreme Court ruling, state might have to pay €2.8m to Edelaraudtee» ERR 2018-01-21.
  6. (Ingelesez) «Speed ​​tests confirm that Tallinn-Viljandi train could run faster – Baltics News» Baltics News 2020-08-26.
  7. (Ingelesez) «Eesti Raudtee announces tender for rail network electrification» ERR 2020-05-07.
  8. (Ingelesez) «Estonian Railways wants to electrify track between Tallinn, St Petersburg» ERR 2020-12-22.
  9. a b (Ingelesez) «Elron weighing up rail network expansion in Tallinn and beyond» ERR 2023-07-13.
  10. (Ingelesez) «Experts: Tartu-Tallinn track should be straightened before electrification» ERR 2020-10-16.
  11. (Ingelesez) «Estonian state to tighten up rail crossing safety regulations» ERR 2023-08-08.
  12. (Ingelesez) «Elron's cycle tickets a costly purchase for regular passengers» ERR 2021-07-28.
  13. (Ingelesez) «Elron raises train fares by 9.5 percent from January» ERR 2022-01-03.
  14. (Ingelesez) «Ukrainian war refugees can travel Estonian trains and city and county buses free of charge» Majandus- ja Kommunikatsiooniministeerium.
  15. (Ingelesez) «Passenger rail traffic recovering to pre-pandemic levels» ERR 2022-05-16.
  16. (Ingelesez) «Elron scraps Russian language announcements at Tallinn station» ERR 2022-09-29.
  17. (Ingelesez) «RIA on Elron cyberattack: It is likely that it will happen again» ERR 2023-09-21.
  18. (Ingelesez) «Elron hit by a cyberattack | Geopolitical Intelligence» Geopolitical Report 2023-09-20.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya