Els Joglars
Els Joglars katalan antzerki-talde independentea da.
Mimoen talde klasiko gisa sortu zuten 1963an, baina urte gutxiren buruan hitza ere erantsiz joan ziren. Sortu zenetik Albert Boadella izan du zuzendari. 80ko hamarraldiaz geroztik, Espainiako antzerki-taldeen ereduetako bat bihurtu da. Taldearen ezaugarririk nabarmenenak, alde batetik, umore kritiko, lotsagabe eta adeigabea, eta bestetik, espazio-denbora aukeren bilaketa etengabea (italiar erara) dira.
Frankismoaren garaian, katalanez mintzatu ezin zirenez, zentsura ekiditeko antzezteko bide berriak asmatu behar izan zituzten: 70eko hamarraldira arte antzerki mutuak egin zituzten, baina berritzaileak, aurrerakoiak eta oso barregarriak zirenez, mimo klasikoen mugak gainditu zituzten. 1974an bi hizkuntzatan antzezten hasi ziren, katalanez eta gaztelaniaz. Garai hartan antzeztu zuten beren obra nagusietako bat: Alias Serrallonga. Baina lehenago ere eginak zituzten ehunka antzezlan Espainian eta Espainiatik kanpo: Mimodramas (1963), L´art del mim (1964), Deixebles del silenci y pantomimes de Music-Hall (1965), Mimetismes (1966), Calidoscopi (1967), El diari (1968), El joc (1970), Cruel urbis (1972) eta Maridóus (1973).
1977an taldea epaitu eta kondenatu egin zuten, La torna antzezlanean preso politiko baten hilketaren parodia egiteagatik; ondorioz, bertako kideek atzerriratu egin behar izan zuten. Haietako batzuek, Albert Boadella zuzendari zutela, M-7 Catalónia eratu zuten Frantzian.
Espainiako trantsizio-garaian Kataluniara itzuli, eta Bartzelona inguruko herri batean finkatu ziren. Harrezkero, lan nabarmen, ironiko eta poetikoak antzeztuz aritu dira etengabe: Bye bye Beethoven (1987), Yo tengo un tío en América (1991), Ubu president (1995), La Trilogía (2011) eta 2036 Omena-G (2010), besteak beste.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









