Share to:

Eltzarrain

Eltzarrain
Mediano
Eltzarrain Lantzeko kanpoaldeko belardien artean
Datu orokorrak
Motaibaia
Luzera19,7 km
Geografia
Mapa
Koordenatuak43°01′58″N 1°33′21″W / 43.0327144°N 1.55578027°W / 43.0327144; -1.55578027
KokapenaEuskal Herria
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Hidrografia
Arroaren azalera74 km²
Arro hidrografikoaEbroren arro hidrografikoa
IturburuaXuriain (Anue)
(1.369 m)
Bokalea
(Ultzama; ezkerraldea)
Ostitz (Odieta)
(478 m)

Eltzarrain[1][a] edo Mediano[b] Euskal Herriko ibai bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. 19,7 kilometro luzerarekin, Anuen Xuriain mendiko magalean jaiotzen da, 1369 metroko altueran, eta Ultzama ibaian isurtzen da, Odieta udalerriko Ostitz herriko inguruan, 478 metroko altueran.

Ibilbidean zehar, 74 kilometro koadroko arroako urak jasotzen ditu. Bere ibilbidean, Anue ibarra zeharkatzen du.

Izena

Euskaltzaindiaren arabera eta tradizionalki euskaldunen artean, ibaia Eltzarrain izenez ezagutu izan da. Nafarroako Gobernuak, ordea, Mediano mantentzen du modu ofizial gisa, euskaraz "ertaina" esan nahi baitu.

Tradizioz, Euskal Herriko ibaiek ez dute izen bakarra izaten, baizik eta eremuaren araberakoa izaten da, eta ez da izen finkorik egon ibai honentzat. Horrela, Iruñerrian sartzen ziren ibai ezberdinak bereizteko, Arga ibaia (Esteribarren Zubiri ibaia deitua) río Mayor edo río Caudaloso bezala ezagutzen zen erdaran, "ibai handia" esan nahi duena. Bestalde, Ultzama ibaiak río Mediano izena zuen, Arga ibaia baino txikiagoa baitzen, baina inguruko errekak baino handiagoa.

Geroago, Julio Altadillek ibaien izenak behin betiko finkatu zituenean, gaur egun dauden bezala, Mediano aukeratu zuen, logikoagoa zatekeen Belate aukeratu beharrean.

Eltzarrain izena Mediano izenaren euskararako egokitzapen bat da, eta ez du inguruko hizkuntza tradizionala errespetatzen, ertain eta arrain hitzetatik abiatuta.

Ibilbidea

Ibaiadarrak

  • Aierdiko erreka (ezkerraldea)
  • Aranongo erreka (eskuinaldea)
  • Errotalarreko erreka (ezkerraldea)
  • Zapartzango erreka (eskuinaldea)
  • Ezkatiko erreka (ezkerraldea)
  • Artzekiko erreka (ezkerraldea)
  • Etxaideko erreka (ezkerraldea)
  • Xaibeko erreka (ezkerraldea)
  • Zubiondoko erreka (ezkerraldea)

Zehartatutako herriak

Oharrak

  1. /elt͡s̻árain/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban
  2. /með̞iáno/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya