Emma Wolf (San Frantzisko, 1865eko ekainaren 15a – ibidem, 1932ko abuztuaren 30a) estatubatuar idazlea izan zen.
Bizitza
Emma Wolf 1865eko ekainaren 15ean jaio zen San Frantziskon (Kalifornia). Bere gurasoak, Simon eta Annette (Levy) Wolf, alsaziar etorkin juduak ziren[1][2][3][4][5]. Haien hamaika seme-alabetatik laugarrena zen[4], eta bere ahizpa Alice ere idazle bihurtu zen[6].
San Frantziskoko ikastetxe publikoetan ikasi zuen, Girls High Schoolen eta Teacher's Collegen barne[4][3], baina bere desgaitasun fisikoak irakasle izatea eragotzi zion[6].
Gaztetan hasi zen bere idazlanak argitaratzen saiatzen. Juduei eta judaismoari buruzko eleberriek arreta berezia erakarri zuten[5], eta besteak emakumeen rol aldaketetan zentratu ziren[4]. Aldizkarietarako ipuin labur ugari ere idatzi zituen[3].
Bere lehen eleberria, Other Things Being Equal (1892), Estatu Batuetako juduaren bizitza sozialean zentratuta dago, eta bertan emakume judu bat gizon kristau batekin ezkontzen da[7]. A Prodigal in Love (1894) eleberriak, berriz ere San Frantziskon girotuak, etxeko gorabeheren inguruko istorio bat kontatzen du[8][9]. Joy of Life (1896) bi anaia oso ezberdinen istorioa da[10]. Heirs of Yesterday (1900) horrela deskribatu zuten Cyrus Adlerrek eta Henrietta Szoldek: «eleberri interesgarri bat, tradizioaren indarra juduengan eta kristauen aurreiritziak oinarriko motibo dituena»[7]. Wolfen azken eleberria, Fulfillment izenburua zuena, 1916an kaleratu zen[2][3].
Sortzetiko desgaitasuna zela eta, Wolfek ez zuen bizitza oso aktiborik eraman. Azken urteetan gurpil-aulkia erabili zuen[11]. Hainbat urtez San Frantziskoko Dante erietxean bizi izan zen[4]. Emanu-El komunitateko[4] eta emakume juduek osatutako Philomath Club literatur elkarteko kidea zen[3].
Emma Wolf San Frantziskon hil zen 1932ko abuztuaren 30ean[12].
Lan hautatuak
- Other Things Being Equal (1892)
- A Prodigal in Love (1894)
- Joy of Life (1896)
- Heirs of Yesterday (1900)
- Fulfillment (1916)
Iruditegia
-
Other Things Being Equal (1892)
-
A Prodigal in Love (1894)
-
The Joy of Life (1896)
-
Heirs of Yesterday (1900)
-
Fulfillment (1916)
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Herringshaw, Thomas William. (1914). Herringshaw's National Library of American Biography: Contains Thirty-five Thousand Biographies of the Acknowledged Leaders of Life and Thought of the United States; Illustrated with Three Thousand Vignette Portraits. American Publishers' Association, 753 or. (Noiz kontsultatua: 2025-01-08).
- ↑ a b (Ingelesez) The Encyclopedia Americana: A Library of Universal Knowledge. Encyclopedia Americana Corporation (argitaratze data: 1924), 437 or. (Noiz kontsultatua: 2025-01-08).
- ↑ a b c d e (Ingelesez) Who's who in American Jewry. 1 Jewish Biographical Bureau (argitaratze data: 1927), 301 or. (Noiz kontsultatua: 2025-01-08).
- ↑ a b c d e f (Ingelesez) Kirzane, Jessica. «Emma Wolf» The Shalvi/Hyman Encyclopedia of Jewish Women 2021-06-23 (Noiz kontsultatua: 2025-01-08).
- ↑ a b (Ingelesez) Singer, Isidore; Adler, Cyrus. (1912). The Jewish Encyclopedia: A Descriptive Record of the History, Religion, Literature, and Customs of the Jewish People from the Earliest Times to the Present Day. 12 Funk and Wagnalls, 547 or. (Noiz kontsultatua: 2025-01-08).
- ↑ a b (Ingelesez) Baym, Nina. (2012). Women Writers of the American West, 1833-1927. University of Illinois Press, 308 or. ISBN 978-0-252-07884-2. (Noiz kontsultatua: 2025-01-08).
- ↑ a b (Ingelesez) Adler, Cyrus; Szold, Henrietta. (1906). American Jewish Year Book. 8 Jewish Publication Society of America, 141-142 or. (Noiz kontsultatua: 2025-01-08).
- ↑ (Ingelesez) Appletons' Annual Cyclopædia and Register of Important Events of the Year. 19 D. Appleton & Company (argitaratze data: 1895), 391 or. (Noiz kontsultatua: 2025-01-08).
- ↑ (Ingelesez) The Annual American Catalogue 1886-1900: Being the Full Titles, with Descriptive Notes, of All Books Recorded in the Publishers' Weekly, 1886-1900 with Author, Title, and Subject Index, Publishers' Annual Lists, and Directory of Publishers. 9 Publishers' weekly (argitaratze data: 1895), 206 or. (Noiz kontsultatua: 2025-01-08).
- ↑ (Ingelesez) «Joy of Life» Book News: An Illustrated Magazine of Literature and Books (John Wanamaker) 15 (175): 342, 378. March 1897 (Noiz kontsultatua: 2025-01-08).
- ↑ (Ingelesez) Singer, Saul Jay. «The Forgotten Great Jewish American Novels Of Emma Wolf» The Jewish Press 2022-12-07 (Noiz kontsultatua: 2025-01-08).
- ↑ (Ingelesez) «Author's Rites Will Be Today. Obit, Emma Wolf. Died, San Francisco, 30 Aug 1932» Oakland Tribune: 7. 1932-08-31 (Noiz kontsultatua: 2025-01-08).
Kanpo estekak