Share to:

English kostaldea

English kostaldea
MotaItsasertza
Geografia
Mapa
Koordenatuak73°30′S 73°00′W / 73.5°S 73°W / -73.5; -73
CondominiumItun Antartikoko eskualde

English kostaldea (ingelesez: English Coast) Antartikako penintsularen mendebaldeko kostalde zati bat da (Palmer Lurraldearen hegomendebaldeko muturra), Buttress nunatakak, Rymill kostaldearekin muga egiten duena eta Rydberg penintsularen artean, azken hau penintsula antartikoaren hegomendebaldeko muturra, 2009an Antartikan Ikertzeko Batzorde Zientifikoak definitu zuena eta Ellsworth Lurraldeko Bryan kostaldeagandik banatzen duena.

Antartandeek English kostaldea penintsula antartikoaren ekialdeko ertzean dauden kostaldeak diren Black kostaldea eta Lassiter kostaldeagandik banatzen dute. Jurgi VI.a itsasarteak English kostaldea Alexandro I.a uhartetik banatzen du. Kanalean Eklund uharteak daude. Ronne badian, Bellingshausen itsasoan English kostaldearen parean Spaatz uhartea, Smyley uhartea, Sims uhartea eta Case uhartea daude.

English kostaldea airetik aurkitu zuen 1940ko abenduan Finn Ronnek, C. R. Eklundek eta Ameriketako Estatu Batuetako Zerbitzu Antartikoko beste kide batzuek. Bere izena Robert English kapitainaren omenez jaso zuen, Richard Evelyn Byrdek 1933 eta 1935 artean egin zuen espedizioko kide bat zena.

Lurralde aldarrikapenak

Argentinak 74º Mendebal longitudetik ekialdera dagoen English kostaldearen zatia Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintziako Argentinar Antartika departamendu barnean sartzen du, Txilerentzat Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeko Txileko Antartikako Probintziako Antartika hiriaren zati da, eta Erresuma Batuarentzat Britainiar Antartikaren zati. Aldarrikapen hauek Itun Antartikoaren baldintzek mugatzen dituzte.

Herrialde aldarrikatzaileen izendapenak:

  • Argentinak
  • Txilek
  • Erresuma Batuak English Coast

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya