Share to:

Engranaje zuzen

Engranaje zuzen

Engranaje zuzena merkatuan erabilienetakoa da, engranaje mota sinpleena eta merkeenetakoa delako. Bere ezaugarri nagusiak hortzak zuzenak izatea eta haien ardatzak paraleloak izatea da. Makina askotan aurki ditzakegu, hala nola erloju mekanikoetan, jostailuetan, garbigailuetan eta irabiagailuetan. Engranaje bat biraketa-mugimendua transmititzeko eta eraldatzeko erabiltzen den mekanismoa da. Abiadura edo biratzen ari den gailu baten irteera momentua aldatzeko erabiltzen da. Sistema gurpil pare bat baino gehiagoz osatuta badago, engranaje-tren deritzo.

Engranaje zuzenak momentua handitzeko edo txikitzeko erabiltzen dira; kontuan hartu behar da momentua handitzeak abiadura gutxitzen duela eta momentua txikitzeak abiadura handitzen duela.

Funtzionamendua

Engranaje eragilea norabide batean biratuko da. Biraketa hori, bigarren engranaje batekin kontaktuan egotean, kontrako noranzko mugimendua eragingo dio bigarren gurpilari. Irteera sarreraren norabide berean biratzea nahi bada, sarrerako gurpilaren eta irteerako gurpilaren artean "gurpil zoroa" izeneko hirugarren gurpil bat tartekatu behar da. Gurpil zoroaren helburua biraketaren noranzkoa alderantzikatzea da, ez da irteerako abiadura aldatzeko erabiltzen.

Transmisio-erlazioa

Transmisio-erlazioa

Hortz kopuru jakin bat duten bi engranaje zirkularren arteko transmisio-erlazioa honela adieraz daiteke:

  • Z1: lehenengo engranajearen hortz kopurua.
  • Z2: bigarren engranajearen hortz kopurua.
  • ω1: lehenengo engranajearen biraketa-abiadura.
  • ω2: bigarren engranajearen biraketa-abiadura.

Bi engranajeen arteko funtzionamendua egokia izateko modulu bera izan behar dute biek. Lehenik eta behin, modulua aukeratzea eta gero gurpil bakoitzaren hortz kopurua aukeratzea da ohikoena. Horrek, bi engranajeen diametroa kalkulatzea ahalbidetuko du.

  • Z: engranajearen hortz kopurua.
  • Dp: diametro primitiboa.
  • M: modulua.

Abantailak

  • Diseinatzeko eta fabrikatzeko errazak.
  • Potentzia kopuru handia transmititzeko erabil daitezke.
  • Abiadura-erlazio konstantea eta egonkorra.
  • Eraginkorragoa da tamaina bereko engranaje helikoidal batekin alderatuta.
  • Ez du bultzada axialik sortzen bere ardatzak paraleloak direlako.

Desabantailak

  • Oso zaratatsuak dira abiadura handian funtzionatzean edo lubrifikazio ona ez dutenean.
  • Bibrazioak sor ditzakete.
  • Abiadura txikiko mekanismoetan erabiltzen dira.
  • Ez du onartzen paraleloak ez diren ardatzen arteko potentzia-transferentziarik.
  • Bere erresistentzia txikiagoa da beste engranaje mota batzuekin alderatuta.

Kanpo estekak


Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya