Share to:

Enrique Favez

Enrique Favez

Bizitza
JaiotzaLausana, 1791
Herrialdea Suitza
HeriotzaNew Orleans, 1856 (64/65 urte)
Hezkuntza
HeziketaParisko Medikuntza Eskola
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta ofizierra

Enrique Favez (Enriqueta Favez jaioa, Lausana, Suitza, 1791New Orleans, AEB, 1856)[1] Napoleonen armadan eta Kuban lan egin zuen suitzar medikua izan zen. Ziur asko, transexualitatearen lehenengo kasu dokumentatuetako bat, fisikoki emakumea jaio zen, baina bere burua identifikatu zuen eta gizon gisa bizi izan zen.

Biografia

Enriqueta Favez Lausanako (Suitza) burgesiako familia batean jaio zen 1791 inguruan.[2][3] Soldadu frantses batekin ezkondu zen 15 urte zituela (1806), baina hiru urte beranduago senarra eta alaba hil egin ziren.[4]

Favez Parisen geratu zen eta Sorbonan medikuntza ikastera sartu zen, bere senar zenaren armadako ofizial baten janzkera eta nortasuna bereganatuz.[5] Graduatu ondoren, Frantziako armadako zirujau gisa lan egin zuen Napoleondar Gerretan, Wellingtonen tropek Espainian harrapatu zuten arte.[4][3]

Gerraren ondoren Favez Kubara joan zen Enrique Favez izenarekin bizitza berri bat hasteko. Baracoan medikuntza praktikatzen hasi zen, Kubako ekialdeko eskualdeko hiri batean. Bere bezeroak bertako behartsu asko barne hartzen zituen, eta irakurtzen eta idazten ere irakatsi zien.[6]

Baracoan Favez egon zen bitartean, inguruko emakume pobre batekin ezkondu zen, Juana de Leónekin, senarraren sexu biologikoaz kontziente zena.[5] Handik denbora batera, bere generoari buruzko susmoak zabaldu ondoren, jada ezaguna zen doktorea atxilotu eta epaiketara eraman zuten.[5] Epaiketa horretan bere identitatea agertu zen eta bere defentsan emakume gorputzean harrapatutako gizon espiritua zuela adierazi zuen.[6]

Enrique Favezen deportazio lekua New Orleansen

Espetxe zigorra ezarri zioten Favezi Habanan. 33 urterekin aske utzi zuten eta New Orleansera (AEB) joan zen bizitzera senide batzuekin. Horiek komentu batean sartzera behartu zuten handik gutxira familiaren izena babesteko. Ahizpa Magdalena izen berriarekin behartsuei laguntza medikoa ematen jarraitu zuen, geroago Mexikon misiolari bihurtzeko.[5][3] New Orleansen hil zen 65 urte zituela.[3] Julio Cesar Gonzalez Pages historialari kubatarrak New Orleansen aurkitu zuen bere hilobia, Katrina urakanak suntsitu aurretik.[7]

Legatua

Favezen historia hainbat liburutan dago dokumentatuta, berrikiago Julio César González Pagés historialari kubatarraren "Por andar vestida de hombre" barne. Bere argitalpena Garapenerako eta Lankidetzarako Suitzako Agentziak babestu zuen. Artikulu hau liburu horren ebidentzia dokumentaletan eta albisteen laburpenetan oinarritzen da. Pagések, Favez bere garaiko erronkei aurre egiten dien emakume gisa eta Favezen ezkontza lesbiana gisa aipatu arren, elkarrizketa batean Favez gizon transgenero bat izan zitekeen aukera ere aipatu zuen.[6]

2005ean Lídice Pérez López zuzendari kubatarraren dokumental batek jaso zuen Favezen bizitza,[8] eta Rita Montaner taldearen antzezlan baten objektu ere izan zen 2005ean.[9] 2018an "Insumisas" kaleratu zuten, Sylvie Testud Enrique Favezen paperean duen kubatar-suitzar filma.[6][9]

2022ko udaberrian, "Entre les genres et les mondes. Dr Favez (1791-1856)" izeneko erakusketa batek bere ibilbidea aztertu zuen Lausanneko Rumine jauregian.[4] 2022ko maiatzean, Lausana hiriak plaka oroigarri bat inauguratu zuen Place de la Navigation-en, historiak ahaztutakoak espazio publikoan birgaitzeko estrategia baten barruan.[10]

José Villa Soberón eta Gabriel Cisneroren estatua bat eraiki da haren omenez Habanan, Kuban, Paula elizaren ondoan, 1823an Santiagon epaitu zutenean lekualdatu zuten tokian.[5]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Leon, Vicki. (2001-03-01). Uppity Women of the New World. Red Wheel Weiser ISBN 978-1-57324-187-8. (kontsulta data: 2026-06-20).
  2. (Frantsesez) Balbo, Sophie. (-001-11-30T00:00:00+00:00). Henriette Favez, travestie vaudoise qui fascine Cuba | Largeur.com. (kontsulta data: 2026-06-20).
  3. a b c d (Frantsesez) «100 femmes qui ont fait Lausanne» Editions Antipodes (kontsulta data: 2026-06-20).
  4. a b c (Frantsesez) «Le bon docteur Favez était né femme» 24 heures 2022-03-25 (kontsulta data: 2026-06-20).
  5. a b c d e (Ingelesez) «Enriqueta Favez vindicated by art | Arte por Excelencias» www.arteporexcelencias.com 2025-12-19 (kontsulta data: 2026-06-20).
  6. a b c d «For Dressing like a Man» www.walterlippmann.com (kontsulta data: 2026-06-20).
  7. «La sorprendente doble vida de Enriqueta Favez» www.nodo50.org (kontsulta data: 2026-06-20).
  8. «"Favez"» www.imdb.com (kontsulta data: 2026-06-20).
  9. a b (Frantsesez) Une rebelle vaudoise à Cuba. (kontsulta data: 2026-06-20).
  10. (Frantsesez) Bureau de la communication – Web & multimédia – [email protected]. (2018-08-14). «Le parcours exceptionnel de Dr Favez mis à l’honneur par la Ville» Site officiel de la Ville de Lausanne (kontsulta data: 2026-06-20).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya