Epagomeno
Epagomenoa, Egipto Zaharrean, bost eguni emandako izen greziarra zen: 360 eguneko zikloari gehituta, 365 eguneko eguzki urtea osatzeko.
Herodotok honako hau idatzi zuen:
| « | Egiptoarrak urtearen zikloa zehazten lehenak izan ziren, haren iraupena hamabi zatitan eginez. Esaten zutenez, astroak behatuz ohartu ziren horretaz. | » |
Egutegi zibilaren asmakuntza, K. a. III. milurtekoaren hasieran agertzen da, eta haren erabileraren zantzuak daude Egiptoko IV. dinastiako faraoia izan zen Shepseskafen garaian. Egiptoar urte zibila 365 egunez osatuta zegoen, 120 eguneko hiru urtarotan banatuak, banandutako hilabete bat osatzen ez zuten beste erantsitako bost egunekin batera. Antzinako egiptoarrek heru renpet esaten zieten "urtearen gainetik daudenak", mesut necheru "jainkoen jaiotzarena" izenaz ere ezagutzen ziren, bost egiptoar jainkoren jaiotza ospatzen baitzen: Osiris, Horus, Seth, Isis eta Neftis (bostak Nut jainkosaren seme-alabak ziren: egun horiei esker ama izan zen, urteko gainerakoetan Rak debekatua baitzion). Ondoren, koptikoan, piabot nkoyxi "hilabete txikia" esan zitzaien.
Haiei buruzko lehen zantzua Mizerino faraoiaren garaiko Nekankh funtzionarioaren hilobitik dator. Piramideetako Testuetan ere aipatzen dira.
Hona urtaroon izenak:
- Uholdea: akhet
- Ereintza edo irteera: peret
- Uzta edo lehortea: shemu
Mitologia
Dyehutyk (Thot grezieraz) sortu zituen bost egun epagomenoak, Ilargiaren jainko Khonsuren argitasunetik kenduz.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









