Epidemia
Epidemia, izurria edo izurritea edo lurralde eta denbora berean biztanleen zati handi bati erasotzen dion gaixotasuna da. Batzuetan, lekuan lekukoa da (munduko leku zehatz batean) edo orokorragoa. Hainbat kontinentetakoa edo mundu osokoa denean, pandemia hitza erabiltzen da. Beste mota bateko eritasunekin loturik egon daitekeen arren, termino hori gaixotasun infekziosoekin erabiltzen da batez ere. Bereziki, Yersinia pestis (Yersinen baziloa) edo Pasteurella pestis baziloek eragindako gaixotasunetarako erabili da izurrite izena. Izurriak gizakiak eta animaliak (karraskariak, batez ere) jotzen ditu. Karraskariak dira baziloaren bizitoki nagusia. Arratoien arkakusoaren (Xenopsylla cheopis) eta, batzuetan, gizakiaren arkakusoaren (Pulex irritans) bitartez kutsatua izaten da. Izurriak gizonaren birikak joz gero, airearen bitartez ere kutsa daiteke. Gaixotasunaren agerbideakHiru era nagusitan ageri da eritasuna gizakiarengan: zorne izurria, odol izurria eta biriketako izurria.
Odol izurriak eta biriketakoak jotako gehienak hiltzen dira. Izurria endemikoa den lurraldeakIzurria eritasun endemikoa da Tibeten, Indian, Mesopotamian, Erdialdeko Afrikan, Hego Ameriketako zenbait lurraldetan eta Ipar Ameriketako mendebalean. Sendagaiak: estreptomizina eta kloranfenikola. Eritasuna endemikoa den lurraldeetan, txertoak erabiltzen dira, eragin handikoak, baina immunitate aldi murritzekoak. Izurriteen adibideakErreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak |