Equinor
| Equinor | |
|---|---|
| Datuak | |
| Izen ofiziala | Equinor ASA |
| Mota | erakunde komertziala, enpresa estatala, kapital irekiko enpresa eta oil company (en) |
| Jarduera sektorea | petrolioaren industria |
| Herrialdea | Norvegia |
| Jarduera | |
| Kidetza | Azerbaijan International Operating Company (en) |
| Eskumendekoak | |
| Enplegatuak | 20.000 (2019ko urria) |
| Ekoizpena | |
| Agintea | |
| Zuzendari exekutiboa | Anders Opedal (en) |
| Egoitza nagusi | |
| Legezko forma | allmennaksjeselskap |
| Jabea | Ministry of Energy of Norway (en) |
| Ekonomia | |
| Diru-sarrerak | 103.770.000.000 $ (2024) |
| Burtsa-kapitalizazioa | 98.810.000.000 $ (2023ko otsaila) |
| Balore-burtsa | Oslo Stock Exchange (en) |
| Historia | |
| Sorrera | 1972ko ekainaren 14a |
| webgune ofiziala | |
Equinor ASA (lehenago Statoil eta StatoilHydro) Norvegiako energia konpainia bat da, 1972an sortua, petrolioan eta energia eolikoaren ekoizpenean berezitua. Norvegiako enpresarik handiena da, 29.000 langile ingururekin. Equinorrek Osloko eta New Yorkeko burtsetan kotizatzen du, baina, hala ere, Norvegiako Estatuak 2026 artean konpainiaren gehiengoa du, akzioen %70,26rekin, horietatik %3,26 Folketrygdfondet Norvegiako pentsio-funts nazionalak kudeatzen dituelarik.[1]
Historia
Statoil 1972an sortu zen.
2004an, Statoilek konfiantza-krisi handia izan zuen. CEOak eta administrazio-kontseiluko presidenteak dimititu egin zuten, ustelkeria tarteko. Hainbat exekutibok sobornoak ordaindu zizkieten Irango funtzionarioei, Iranen kontratu mamitsuak lortzeko.[2]
2006an, Statoilek beste konpainia norvegiar baten (Norsk Hydro) petrolio-jarduerak erosteko akordioa sinatu zuen, eta talde norvegiarra offshore petrolioaren (itsasotik ustiatzen dena) munduko ekoizle nagusia bihurtu zen. 2007ko urriaren 1ean, fusioaren ondoren, taldeak "StatoilHydro" izena hartu zuen.

2009an, StatoilHydrok bere lehengo Statoil izena berreskuratu zuen, izar formako logotipo berri batekin. Urte horretan jarri zuen taldeak bere lehen offshore edo itsasoko instalazio eoliko flotagarria.[3]
2012 bere egoitza nagusi berria ireki zuen, Fornebun (Akershus konderria). Statoil eraikina, gerora Equinor eraikina deitua, A-lab arkitektura bulegoak diseinatutako eraikin ikusgarria da. Okkupert telesailean Norvegiako gobernuaren egoitza balitz bezala agertu izan da eraikin hori telesailaren denboraldietan.[4]
2018an izena eta logotipoa "Equinor" izenera aldatu zuen. Equinor izena konpainiak ekitatea (Equi) eta bere jatorri eskandinaviar eta nordikoa (Nor) sustatzeko duen borondatetik dator, bere garaian adierazi zurenez. Lehengo izena, Statoil, "State oil" edo Estatuko petrolioa adieraztetik zetorren, eta horrek energia fosiletara soilik bideratutako konpainia baten irudia ematen zuen.
2020an, Equinorrek, SSE konpainia britainiarrarekin batera, munduko itsasoko parke eoliko handiena Ipar Itsasoan eraikitzeko lehen bi zatien finantzaketa amaitu zuela iragarri zuen. Urte berean, Norvegiako Gobernuak Equinor, Shell eta Totalen Northern Lights proiektuaren finantzaketa onartu zuen, Ipar Itsasoaren azpian jatorri industrialeko 1,5 milioi tona CO2 biltegiratzeko proiektua. Berotegi-efektua mugatzeko, munduko CO2 biltegiratzeko proiekturik handiena da.[5][6]
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Equinor» artikulutik itzulia izan da, 2026-04-08 data duen 234930775 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2026-04-08 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Ingelesez) Statoil. (12 mars 2012). Major shareholders. .
- ↑ La puissance de la Norvège dans le pétrole. .
- ↑ Equinor dévoile un concept de conception d'éolien offshore flottant à l'échelle commerciale. 2021-11-02.
- ↑ (Italieraz) Baffi, Giusy. (2021-01-04). «THE NEW GENERATION, I NUOVI ARCHITETTI: A-LAB di Oslo» Giusy Baffi (kontsulta data: 2026-06-26).
- ↑ Les chiffres décoiffants de la plus grande ferme d'éoliennes en mer du monde. 2020-11-27.
- ↑ Feu vert au stockage du CO2 sous la mer du Nord. 2020-12-15.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









