Equitable Building
| Equitable Building | |
|---|---|
| Equitable Building | |
| Wall Street Historic District | |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Estatua | |
| Hiri global | |
| Borough | Manhattan |
| Koordenatuak | 40°42′30″N 74°00′38″W / 40.70822°N 74.01052°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1915 |
| Inaugurazioa | 1915 |
| Jabea | Larry Silverstein (en) |
| Kudeatzailea | Equitable Holdings |
| Arkitektura | |
| Arkitektoa | Ernest R. Graham (en) |
| Materiala(k) | adreilua, granite (en) |
| Estiloa | Arkitektura neoklasikoa |
| Dimentsioak | 164 ( |
| Solairuak | 36 |
| Ondarea | |
| AEBko Leku Historikoa | 78001869 |
| Kontaktua | |
| Helbidea | 120 Broadway |

Equitable Building New Yorkeko eraikin bat da, Manhattan-en hegoaldean kokatua, Broadwayko 120. zenbakian. Etxeorratz hau ingeniaritzaren alorreko mugarri eta egiazko lorpena izan zen. Ernest R. Graham-ek diseinatu zuen, eta 1915ean bukatu zen eraikitzen.
Jose Frantzisko Navarro Arzak donostiarrak sortutako Equitable Life Assurance Society aseguruetxearen egoitza izatekoe eraikia izan zen.
Eraikin honek duen garrantziaren arrazoietako bat da eztabaida handia piztu zuela egin zenean, bere tamaina handiak aldameneko kalearen zati oso handi bat itzalpean uzten zuelako. Eztabaida horrek bultzada handia eman zion Manhattanen harrezkero egitekoak ziren eraikinei murriztapen-sorta bat ezarriko zizkien lehenbiziko araudia onesteari.
Nahiz eta bere inguruan gerora eraiki diren etxe orratz altuagoek eragindako efektuarengatik gaur egun Equitable Building-ek jadanik hain handia ez dirudien, oraindik heltzen dio bere nortasun bereziari, Lower Manhattanen.
1978an National Historic Landmark izendatu zuten (eraikin, toki, egitura, objektu edo distritu bati Estatu Batuetako Gobernuak ematen dion izendapena, duen balio historikoa aintzat harturik).
Deskribapena
Eraikina estilo neoklasikokoa da, 164 metroko altuera dauka eta bere barneko espazioak guztira 176.000 metro koadroko azalera dauka. Eraiki zenean, mundu osoan metro koadro gehien zeuzkan eraikina zen.
Eraikin bakar bat den arren, elkarren aldamenean zutituriko bi dorre berdinen itxura hartzen du. Bi dorre horiek eraikinaren atal baten bitartez lotuta daude alde batetik, dorreen altuera guztian, halako moduan non, eraikina goitik ikusten denean, "H" hizkiaren itxura duen.
Eraikinaren ezaugarri nagusi bat da ez daukala atzeragunerik; alegia, bere altuera osoan zehar espaloiarekiko lerrokadura berari eusten dio. Eta ezaugarri honek arazoak sortu zituen.
Historia
Eraikina egin zen Jose Frantzisko Navarro Arzak donostiarrak sortutako "The Equitable Life Assurance Society of the United States" konpainiaren egoitza nagusia izateko, konpainia horrek lehenago zeukan egoitza sute batean erre baitzen, 1912an. Hasiera batean, asmoa izan zen eraikinak 40 solairu izatea, baina gero ikusi zen 36 solairuko altuera zela egokiena igogailuak instalatzeko.
Eraikinaren tamaina erraldoiak (ordura arte ez zen inoiz hain eraikin handirik egin) bere aurkarien haserre bizia sortu zuen; izan ere, zer eta 28.000 metro koadroko itzala egiten zuen bere inguruko kaleetan. New Yorkeko biztanle asko izutu egin zen, pentsatuz horrelako eraikin gehiago eginez gero Manhattan kale-laberinto ilun eta goibel bat bihurtuko zela. Horri aurre egiteko, hirigintza-arau bat onetsi zen, "1916 Zoning Resolution" deritzona, eraikinen altuera mugatzen zuena eta eraikin berrietarako atzeraguneak agintzen zituena, eguzkiaren argia espaloietaraino iritsi ahal izan zedin. Zehazki, araudi horrek zera ezartzen zuen, eraikinak altuera jakin batzuetara iristen ziren neurrian beren lerrokadura barrurantz sartzea, halako moduan non, zenbat eta solairuak altuago egon, orduan eta azalera txikiagokoak izan zitezen, era horretan kaleen goialdea espazio irekiagoa izan zedin, hortik eguzkiaren argia errazago iritsi ahal izateko kalearen mailaraino.
Aurrerantzean aplikatzekoak ziren murriztapen berri horien ondorioz, Equitable Building-ek metro koadrotan munduko bulego-eraikin handiena izateari eutsi zion, harik eta 1931n Empire State Building eraiki zen arte.
Atzeraguneetan egituratze hori ezarri zuen baldintzak Chrysler Building eta Empire State Building bezalako eraikinen estiloa erakarri zuen: eraikin horiek, altuera hartzen duten neurrian, koska-itxurako atal gero eta estuagoz osatuta daude. Alabaina, 1960. urte ingurutik aurrera, arkitektoek plaza-estiloari heldu zioten: eraikinak ez ziren zuzenean espaloi ertzean hasten, baizik eta plaza baten erditik, World Trade Center-eko Dorre Bikiak bezalaxe, edo eraikinaren eta espaloiaren artean plaza bat ipintzen zen, Seagram Building-en kasuan bezala.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










