Erliebe (geografia)
Erliebea lur azalak edo litosferak gainaldean dituen forma ezberdinen multzoa da, lur lehorretan zein itsas sakonean. Geomorfologia da erliebea ikertzen duena. Geomorfologia, Geografia fisikoaren eta Lur Zientzien adar edo zientzia nagusietako bat da. Morfologia eta altimetriaren arabera
Magnitudearen araberaForma handiak (makroformak)Talde honen barnean hiru erliebe mota nagusiak sartu genitzake (bai bere garrantzia zein bere handitasuna kontuan harturik): Mendigune zaharrenak eta ezkutuak, arroak edo ordoki sedimentarioak eta eraketa berriko mendikateak. Mendigune zaharrak eta ezkutuakExistitzen diren erliebearen formarik zaharrenak osatzen dituzte, formakuntzari erreparatuz, eta haien gainean oso akzio luzea eta bortitza sortu dituzte indar erosiboek. Normalean, lurrazalaren erliebe zaharragoen gaztetze hori altxamenduen bidez gertatzen da, barne indarrek Litosferaren plaken aurka egiten dituzten altxamenduengatik , alegia. Arroak eta ordoki sedimentarioakEremu ez oso malkartsu eta nahiko baxuak dira, normalean ez dituzte 200 metroko garaiera gainditzen. Latinoamerikan sedimentario motatakoak nagusitu egiten dira, hau da sedimentuen arrastaketaren ondorioz beteriko ordokiak. Eraketa berriko mendikateakAltxamendu berriagoko mendilerroak dira, normalean aro tertziarioan altxaturikoak, hau da, erliebearen makroformak dira eta normalean Pazifikotik hurbil daude Andeak eta Himalaia bezala. Erliebearen zatirik handienak osatzen dituzte higidurak denbora tarte geologiko txikia izan baitu eregiteko. EboluzioaErliebearen eboluzioak bi eragile nagusi ditu: barneko prozesu geologikoak eta kanpoko prozesu geologikoak. Barneko prozesu geologikoak: planetaren barne dinamikaren ondorioa dira. Dinamika hau, aktibitate bolkanikoaren, sismikoaren eta tektonikoaren ondorioz azaldu egiten dira. Kanpoko prozesu geologikoak: Prozesu hau, lurrazalak atmosferarekin, hidrosferarekin eta biosferarekin duen elkarreraginagatik agertzen da (haizea, ura, izaki bizidunak...). Kanpo estekak |