Share to:

Erreportaje

Luxenburgoko 1919ko matxinadari buruzko prentsa erreportaje baten hasiera.
Izenburuak, sarrerak (hasierako paragrafoak, tamaina handiagoko letra moldeekin) eta testuen gorputzak zutabeetan, letra txikiagoarekin.

Erreportajea prentsa idatzizko eta telebistako genero informatiboa da. Zineman dokumentala egin ohi denez, prentsa idatzizko edo telebistako erreportajea, berri luze baten egitura daukan informazioa da. Irudiekin, hitzekin eta soinuekin osaturiko testigantzen bilduma bat da erreportajea; gaurkotasunez beteriko dokumentuak dira, pertsonen bizipenak, testigantzak eta iritziak jasoaz. Askotan, egoera hori bizi izan duten pertsonen ahotik.

Hastapenak

Erreportajean kazetariak zuzenean jasotako informazioa biltzen da. Prentsaren hasieratik, bereziki XVII. mendetik, kazetariek zuzenean jasotako albisteen erreportajeak agertzen dira.[1] Baina XIX. mendetik lehen erreportaje modernoak agertzen dira. Mende horretan ematen diren gertaera handien aurrean iritzi publikoak informazioa jaso nahi zuen, esaterako Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren ondorioz edo, Europan, Krimeako Gerraren ondorioz (1853-1856).[2] Informazio horretan datu hotzak ez ziren nahikoa, irakurleek gehiago eskatzen zuten. Lehenengo erreportaje horiekin, halaber, fotokazetaritzaren hasiera ikusi zen: argazkilariek laborategia kanpaina inguruetara hurbiltzen zuten egunkarietara bidaliko ziren argazkiak prestatzeko.

Ezaugarriak

Erreportajea informazio genero bat da, dio Berria egunkariaren estilo liburua, gai librekoa, baina eredu objektiboan landua eta, batik bat, estilo zuzenean idatzia. Gertaerak azaltzen dira, baina ez daude, nahitaez, gaurkotasunari lotuak: batzuetan berri izateari ere utzi diote. Edonola ere, gertaera berri samarrak dira, edo ezezagunak orain arte. Genero honek bide ematen du albiste izan diren edo izan litezkeen gertaerak xeheago azaltzeko, nondik norakoen berri emanez. Kazetaria dakiena edo ikusi duena bere hartan emateko ahaleginean aritzen da, kontatzen diharduen gertaera eta egitateei buruzko epairik eta iritzirik eman gabe.[3]

Egitura

Euskal Irratiak jatorriz eta gero Argia.eus aldizkariak argitaraturiko erreportaje baten hasiera. Hiru lerroko titulua, beste hiru lerroko sarrera, eta gorputzaren testua zutabe bakar batean.

Atal batzuk bereizi daitezke:

  • Egilearen edo egile nagusien izen-deiturak. (Eskuineko adibidean: Euskal Irratiak).
  • Argitaratze data. Eskuineko adibidean, eguna eta ordu zehatza ikus daiteke.
  • Titulua edo Lerroburua. Letra molde handia erabili ohi da. Irakurleak ikusten duen lehenengo elementua da. Horregatik, beste tipografiaz idazten da, atentzioa deitzeko. Ingelesez erreportaje edo artikuluen tituluetan letra larriak erabili ohi dira hitz guztietan. Euskaraz ez. Euskaraz, tituluetan, beste edozein esalditan bezala erabiltzen dira letra larri eta xeheak. Eskuineko irudian agertzen den adibidean, "Kanboko Marienian landaturiko garia produktu kimikoekin pozoituta izan dela salatu dute".
  • Bigarren mailako titulu edo lerroburua. Letra molde txikiagoa erabili ohi da. Batzuetan izenburuari ñabarduraren bat gehitzeko, eta beste batzuetan erreportajea testuinguruan kokatzeko. Eskuineko irudian agertzen den adibidean, gorriz, goi-goian: "Lurraren espekulazioa". (Beste batzuetan bigarren mailako lerroburua titulu nagusiaren azpian agertuko da).
  • Lead edo sarrera. Letra molde txikiagoa erabili ohi da. Erreportajearen elementu garrantzitsuenak aipatzen dira, irakurlea harrapatzeko. Pantaila-argazkian ikus daitekeen adibidean, letra beltzez: "Kanboko Marienia eremuan joan den larrazkenean ogia egiteko landaturiko garia produktu kimikoekin pozoitua izan dela salatu dute. ELB, Lurzaindia, Ostia, Le Cade eta Nahi Dugun Herria kolektiboek".
  • Corpusa edo testuaren gorputza. Letra molde txikiagoa erabili ohi da. Ez du egitura finkorik izaten; kazetariaren lan egiteko moduaren arabera izan daiteke. Bertan testigantzak, balorazioak, zifrak eta beste material osagarriak jasotzen dira.[4]
  • Irudiak, argazkiak, marrazkia ager daitezke erreportajean, testuarekin batera, eta argazki-oinak.
  • Publizitatea, iragarkiak ager daitezke erreportajean txertatuta.

Erreportajearen urratsak

  • Ikerketa
  • Informazioaren antolaketa
  • Idazketa
  • Aurkezpena
Kazetari bat erreportaje bat egiteko unean.

Erreportaje motak

  • Zientifikoa
  • Esplikatzailea, gai bat azaltzeko
  • Ikerketa-erreportajea, kazetariak detektibe lana egiten du ezkutuan dauden informazioal azalarazteko
  • Giza-intereskoak, pertsona edo kolektibo batengan zentratuta
  • Formala, objektiboa, berri bat zabaltzeko
  • Narratzailea, kronika antzekoa, gertaera bat narrazio bat bezala azaltzen du
  • Interpretatzailea, kazetariak irakurleari gertaeren gakoak azaldu behar dizkio
  • Autobiografikoa, Tom Wolfe kazetariak zabalduta, kazetaria erreportajearen protagonista da
  • Informatiboa, formala antzekoa, lead eskema jarraituz kazetariak modu askeaz gaia azaltzen du
  • Deskribitzailea, kazetariak datuez gainetik, sentzazioak azaltzen ditu

Formal: El reportaje formal es similar a la noticia, el periodista no incluye opiniones personales, tiene un lenguaje un poco más amplio que el de la noticia, y tiene secuencias narrativas las cuales tienen un orden cronológico (antes-durante-después).

Erreferentziak

  1. Raymond Manevy: La presse française de Renaudot à Rochefort, Foret, 1958.
  2. Francis Balle: Et si la presse n'existait pas.... J.-C. Lattès, 1987.
  3. https://www.berria.eus/estiloliburua/eliburua/informazioa-eta-interpretazioa
  4. https://es.scribd.com/doc/270248/El-Reportaje

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya