Share to:

Escherichia

Escherichia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaGammaproteobacteria
OrdenaEnterobacterales
FamiliaEnterobacteriaceae
Generoa Escherichia
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Escherichia generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo (kokobazilo) itxura dutenak. Enterobacteriaceae familia barnean sailkatuta daude. Anaerobio fakultatiboak dira eta glukosa ez ezik, laktosa ere hartzitzen dute. Mugikorrak dira eta ez dute esporarik sortzen.

Genero honen barruan 7 espezie daude, Escherichia coli ezaguna barne. Bakterio hau giza hestean bizi da, heste-floraren mikrobio garrantzitsuenetariko bat izanik (K bitaminaren sintesian funtsezko zeregina garatzen baitu).

Escherichiak, oro har, ez dira patogenoak, E. coliren zenbait serotipo kenduta (enteritisak -hesteko patologiak- eta zistitisak -gernu infekzioak- eragiten dituztenak).

Ikerketa zientifikoan Escherichia coli oso tresna erabilgarria bilakatu da, bakterio horrekin lan eta aurkikuntza ugari burutu baitira biokimika eta genetika arloan.


Kutsadura fekalaren adierazlea

Escherichia coli-ren bilaketa oso ohikoa da mikrobiologiako laborategietan, ur eta janarien analisiak egiterakoan. Heste lodian bizi denez, bakterio hau kutsadura fekalaren adierazlea da, koliforme guztien antzera. Analizatutako ur edo janari batean E. Coli agertzen bada laginak hondar fekalak dituela ondorioztatu behar da, eta ez da kontsumorako gai.

Kutsadura fekala ez da berez larria, baino patogeno garrantzitsu batzuen balizko agerpena (Salmonella, Shigella, Vibrio...) adierazten du. Gogoratu behar da gorozki-aho bidetik kutsatzen direla kolera, disenteria ala sukar tifoide bezalako gaixotasunak. Hondar fekalek, beraz, arrisku horren berri ematen dute laginetan agertzen direnean.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya