Estepako otsoa
| Estepako otsoa | |
|---|---|
Estepako otsoa liburuaren lehen argitalpena | |
| Datuak | |
| Idazlea | Hermann Hesse (1927) |
| Argitaratze-data | 1927 |
| Generoa | Eleberria |
| Jatorrizko izenburua | Der Steppenwolf |
| Hizkuntza | alemana |
| Herrialdea | |
| ISBN | 0-312-27867-5 |
| OCLC | 229130140 |
| Euskaraz | |
| Izenburua | Estepako otsoa |
| Itzultzailea | Pello Zabaleta Kortaberria |
| Argitaratze-data | 1986 |
| Bilduma | Erdal literatura |
| Orrialdeak | 255 |
| ISBN | 9788475293363 |
Estepako otsoa (Der Steppenwolf) Hermann Hesse idazle alemaniarrak 1927an argitaratu zuen eleberria da. Liburuak elementu autobiografiko eta fantastikoak nahasten ditu. Istorioak Hesseren mundu espiritualaren krisi sakona islatzen du. Eleberri honek nazioarteko arrakasta lortu zuen, nahiz eta Hessek aldarrikatu liburua oso txarto ulertu zela.
Argitaratzearen historia
1924an Hermann Hesse Ruth Wengerrekin ezkondu zen, bigarren aldiz. Hala ere, aste batzuk geroago Basileara joan zen, urte amaiera arte. Itzuli zenean apartamentu bat alokatu zuen, bakarrik bizitzeko. Alemaniara elkarrekin egindako bidaia batez aparte, emaztea ikusteari utzi zion. Isolamenduak eta kanpo harremanak edukitzeko ezgaitasunak etsipenera eta bere buruaz beste egiteko sentimenduetara eraman zuten. Hesse Estepako otsoa Basilean hasi zen idazten eta Zurichen amaitu zuen. 1926an, liburu honen aitzindari bat, The Crisis. From Hermann Hesse's Diary izeneko olerki liburua, argitaratu zen.
Argumentua
Liburua protagonistaren eskuizkribu bat bezala aurkezten zaigu. Horrek, Harry Haller izeneko gizon heldua, eskuizkribua utzi zion ezagun bati, bera apopilo egon zen etxekoandrearen ilobari, hain zuzen. Honek ohar labur bat gehitu zion eskuizkribuari. Liburu barneko liburu honen izenburua Harry Hallerren oharkizunak (Eroentzat bakarrik) da.
Hasieran, protagonistak bere izaerari buruzhausnartzen du. Egun batean, paseatzen ari zelarik, antzerki magiko baterako iragarkia zeraman gizon bat aurkitu zuen. Honek liburuxka bat eman zion, Estepako otsoaren gainean erakusaldia (Ez edonorentzako) izenburukoa. Liburuxka hau osorik agertzen da liburuan, Harryk irakurri baizuen, eta oso ondo deskribatzen du Harryren izaera. Izan ere, bi izaera —gizakiena eta animaliena, estepako otsoena—dituen gizon baten hausnarketa da, eta bi izaerak etengabeko borroka batean daude.
Hurrengo egunean Harryk antzinako ikaskide bat aurkitu zuen, zeinak bere etxean afaltzera gonbidatu zuen. Han desatsegin sentitu zen bere lagunaren pentsamendu politikoagatik; horren kariaz, laguna iraindu zuen bere emaztearen margolan bat zela eta. Gizarte normal batean moldatu ezin zelako iritzia sendotu zuen pasadizo honek. Ez zuen Etxeratu nahi (bere buruaz beste egiteko gogoa zuelako) eta dantzaleku batera joan zen, non neska gazte bat aurkitu zuen —Hermine—, zeinarekin sakonki hitz egin zuen. Beste baterako geratu ziren eta honek bizitzeko arrazoi bat eman zion Harryri. Hurrengo asteetan Herminek dantzan irakatsi zion, baita maitale bat —Maria— bilatu ere.
Herminek Pablo izeneko saxofoi-jotzaile bat ere aurkeztu zion. Harryrentzat Pablo gizon burutsu baten ifrentzua zen. Mozorro-jantzien festa batean, Pablok bere “antzerki magiko” metaforikora eraman zuen. Han bere betiko kezkak eta bere buruari buruzko iritziak deuseztatu ziren, pasadizo irreal batzuetan parte hartu zuen bitartean. Azkenean, Hermine hil egin zuen laban batez, haren nahia betetzen, aidanez, eta Mozartek epaitu zuen. Zigorra bizitzari merezi duen begirunea emateko izan zen.
Pertsonaiak
- Harry Haller: protagonista, gizon heldua.
- Hermine: dantzaleku batean Hallerrek aurkitutako neska gaztea.
- Pablo: saxofoi-jotzailea.
- Maria: Hermineren laguna.
Euskarazko bertsioa
Itzulpena Pello Zabaleta Kortaberriak egin zuen eta 1986an, Elkar argitaletxearen eskutik, plazaratu zuen. (ISBN: 978-84-7529-336-3).[1]
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Estepako otsoa[Betiko hautsitako esteka] Elkar argitaletxean
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









