Estoniar marko
| Estoniar marko | |
|---|---|
| Ezaugarriak | |
| Herrialdea | Estonia |
| Nongo eskumena | Estonia |
| Jaulkitzailea | Estoniako Bankua |
| Historia | |
| Hasiera | 1918ko azaroaren 30a |
| Ordezkatzen du | alemaniar ostmarko |
Estoniar markoa (estonieraz: Eesti mark; ikurra: EEM) Estoniako diru ofiziala izan zen 1918 eta 1928 bitartean. Tallingo Konpentsazio Ganberaren ordaindukoekin batera zirkulatu zuen herrialdean zegoen diru-urritasunagatik. 1918ko azaroaren 11n, Estoniako Behin-behineko Gobernua bildu zen Compiègneko Armistizioaren ondoren, besteak beste, finantza-gaiei buruz eztabaidatzeko. Urte bereko azaroaren 30ean Behin-behineko Gobernuak estoniar markoa ezartzea adostu zuen. Dibisa honek alemaniar markoa hartu zuen eredutzat, 1918an Estoniako finantzak Alemaniako legedian oinarrituta zeudelako.[1] Hasieran alemaniar ostmarkoaren balioarekin parekatu zuten, alemaniar okupazioaz geroztik errubloarekin batera zirkulatu zuena. Estoniar marko unitatea 100 penn edo zentimotan zatitu zen.
1919ra arte errubloak, alemaniar osterrubloak eta finlandiar markoak ere zirkulatu zuten estoniar markoarekin batera.
Lehenengo markoak Estonian eta Finlandian inprimatu ziren, balio eta mota ezberdinetakoak. Hauek 1919ko udaberrian jaulki zituen Estoniako Bankuak, 1919ko apirilaren 30az geroztik Estonian billeteak jaulkitzeko eskubidea zuen erakunde bakarra baitzen. Hasieran, markoak altxor-bonuak (estonieraz: kassatäht) ziren. 1922an truke-letrak (estonieraz: vahetustäht) sartu ziren zirkulazioan, eta garaiko araudiaren arabera gobernu-erakundeek eta agentziek 2.000 marko arteko ordainketak onartzera behartuta zeuden. Azkenik, Estoniako Bankuko marko-billeteak (estonieraz: pangatäht) jaulki zituen bankuaren aktiboetan eta bankuaren esku zeuden bahitutako aktiboetan oinarritutakoak.[2]
Markoa indarrean sartu zenean, Estoniako Gobernuak dibisa berme errealekin babesten saiatu zen, baina saiakeran huts egin ondoren, markoa babesik gabeko paperezko diru bihurtu zen. Estoniaren goera ekonomiko latza, markoaren inflazio handia eta urre-gordailuak agortzeko zorian zirenez, estatuak egoera ekonomikoa egonkortzeko diru-erreforma egiteko lehen urratsak eman zituen. 1924an atzerriko dibisek markoa ordezkatu kanpo-merkataritzarako. 1928an estoniar kroonak markoa ordezkatu zuen, kroon bat emanez 100 markoren truk. 1928rako kroon-billete nahikorik ez zegoenez, 100 markoko altxor-bonuen azken seriean "ÜKS KROON" (kroon bat) testua gainidatzi zen.[1]
Txanponak
1922 eta 1926 bitartean 1, 3, 5 eta 10 markoko txanponak jaulki ziren. 1922koak kupronikelezkoak ziren, baina hurrengoak nikel-brontzezkoak izan ziren.
Billeteak
1919an 5, 10, 20, eta 50 zentimoko altxor-bonuak (estonieraz: kassatäht) eta 1, 3, 5, 10, 25, 50 eta 100 markoko billeteak (estonieraz: pangatäht) jaulki zituzten. Geroago, 1.000 marko arteko altxor-bonuak eta 5.000 marko arteko billeteak agertu ziren. Horrez gain, 1922an 10 eta 25 markoko truke-letrak (estonieraz: vahetustäht) ere jaulki ziren.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ a b (Ingelesez) Estoniako Bankua. History of Estonian money. (kontsulta data: 2026-04-04).
- ↑ (Estonieraz) Erelt, Pekka. (2008-10-09). «Rahatähtedes peegeldub Eesti ajalugu"» Delfi (kontsulta data: 2026-04-04).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









