Eter halogenatu
Eter halogenatuak eterren azpikategoria bat dira. Eter halogenatuak beste eter batzuetatik bereizten dira halogeno-atomo bat edo gehiago daudelako karbono -atomoen ordezkatzaile gisa.
Eter halogenatuak, oro har, berotegi efektuko gasak dira[1].
Erabilera
Anestesiko gisa
Arnasten diren anestesikoen erabilera praktikoa nabarmen hobetu zen eter halogenatuak hala nola, isofluranoa, enfluranoa eta sebofluranoa usatzen hasi zirenean. 1980ko hamarkadan sartu zenetik, isofluranoa oso erabilia izan da, hepatotoxikotasuna izateko arriskua gutxitzen duelako eta ordura arte nagusi zen halotanoarekin alderatuz gero egonkortasun hemodinamiko hobea duelako. 1990eko hamarkadan sebofluranoaren garapena gertatu zen, bereziki lagungarria izan zena anestesia pediatrikoan, indukzio eta errekuperazio profil are azkarragoak ematen zituelako.
Gaur egun eter halogenatuak nagusi dira anestesikoen eremuan nahiz eta halotanoa, oxido nitrosoa eta xenona ere baliatzen diren[2].

Polimeroetan
Epoxido perfluoratuak komonomero moduan usatzen dira politetrafluoroetileno bereziak prestatzeko. Polimeroaren mikroegitura aldarazten dute, kristaltasuna txikiagotuz eta malgutasuna eta gogortasuna emendatuz[3].
Su-atzeratzaile gisa
Eter halogenatu askok bromoa edo kloroa dute. Konposatu bromatuak bereziki eraginkorrak dira, beroarekiko esposizioan daudenean bromo erradikalak askatzen dituztelako. Erradikal horiek errekuntza-prozesua eteten dute sugarraren erradikal askeekin erreakzionatuz, eta, horrela, suaren hedapena oztopatzen dute. Eter kloratuek ere antzera funtziona dezakete kloro erradikalak askatuz. Bi halogeno-motek suaren aurkako propietateei laguntzen diete, baina askotan bromatutako eterrak faboratu egiten dira, eraginkortasun handiagoa dutelako eta behar diren kontzentrazio txikiagoak dituztelako kloratutako homologoekin alderatuta[4].
DekabromodIfenil eterra eta beste polibromatutako difenil eterrak horietakoen adibide egokiak dira. Dena dela, ingurugiro-arazoak eragiten dituzte oso egonkorrak direlako eta naturan luze irauten dutelako. Horietako batzuk poluitzaile organiko iraunkorrak dira eta Stockholmeko hitzarmenean jasotzen dira.
Eter halogenatu anestesiko ohikoenak
| Eter halogenatua | Formula kimikoa | Egitura kimikoa | Erabilera |
|---|---|---|---|
| Seboflurano | C4H3F7O | Anestesia orokorra eragitea eta mantentzea heldu eta harruengan | |
| Isoflurano | C3H2ClF5O | Anestesia orokorra eragitea eta mantentzea heldu eta harruengan | |
| Desflurano | C3H2F6O | Anestesia orokorra eragitea eta mantentzea helduengan. Haurrengan anestesia mantentzea beste agernte batzuk eragin eta gero | |
| Metoxiflurano | C3H4Cl2F2O | Mina arintzeko erabilia epe laburrez. Anestesiko gisa ez da usatzen nefrotoxikotasun-arriskua medio. | |
| Enflurano | C3H2ClF5O | Anestesia orokorra eragitea eta mantentzea. Erditzean mina arintzeko ere usatzen da. |
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Gadani, Hina; Vyas, Arun. (2011-06). «Anesthetic gases and global warming: Potentials, prevention and future of anesthesia» Anesthesia Essays and Researches 5 (1): 5. doi:. ISSN 0259-1162. (kontsulta data: 2025-03-24).
- ↑ (Ingelesez) Bovill, J. G.. (2008). Schüttler, Jürgen ed. «Inhalation Anaesthesia: From Diethyl Ether to Xenon» Modern Anesthetics (Springer): 121–142. doi:. ISBN 978-3-540-74806-9. (kontsulta data: 2025-03-24).
- ↑ (Ingelesez) Siegemund, Günter; Schwertfeger, Werner; Feiring, Andrew; Smart, Bruce; Behr, Fred; Vogel, Herward; McKusick, Blaine; Kirsch, Peer. (2016). «Fluorine Compounds, Organic» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (John Wiley & Sons, Ltd): 1–56. doi:. ISBN 978-3-527-30673-2. (kontsulta data: 2025-03-24).
- ↑ Martinez, Guillaume; Niu, Jianjun; Takser, Larissa; Bellenger, Jean-Phillipe; Zhu, Jiping. (2021-09-15). «A review on the analytical procedures of halogenated flame retardants by gas chromatography coupled with single quadrupole mass spectrometry and their levels in human samples» Environmental Pollution 285: 117476. doi:. ISSN 0269-7491. (kontsulta data: 2025-03-24).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









