Eudy Simelane
| Eudy Simelane | |||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | KwaThema (en) | ||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||
| Heriotza | KwaThema (en) | ||||||||||||||||||||||
| Heriotza modua | giza hilketa: labankada | ||||||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
| Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | futbolaria, LGBT ekintzailea eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
| Posizio edo espezialitatea | erdilaria | ||||||||||||||||||||||
Eudy Simelane (KwaThema, 1977ko martxoaren 11 – ibidem, 2008ko apirilaren 27a) hegoafrikar futbolari eta LGBT ekintzailea izan zen, KwaThemako lehen lesbiana irekietako bat. 2008an bortxatu eta hil zituzten bere sexu-joeragarik[1][2].
Kirol ibilbidea
Springs Home Sweepers FC taldean jokatu zuen erdilari postuan eta emakumezkoen selekzio nazionaleko kide ere izan zen[3]. Herrialdeko emakume futbolari ospetsuenetako bat bihurtu zen. Gainera, lau talde entrenatzen zituen eta epaile izateko ikasten ari zen[4].
Hilketa
Eudy Simelaneren gorpua erdi biluzik aurkitu zuten KwaThemako erreka batean. Gaizkile talde batek bortxatu eta kolpatu zuen, eta ondoren 25 labana zauri egin zizkioten aurpegian, bularrean eta hanketan eta gorpua uretara bota zuten[2]. Handik gutxira, ActionAid nazioarteko erakunde publikoak, Hegoafrikako Giza Eskubideen Batzordearen laguntzarekin, txostenean iradoki zuen krimena gorrotoz egin zela biktimaren sexu-joeragatik[1]. Human Rights Watch nazioarteko erakundeak antzeko ikuspuntu bati atxikitzen dio, motibazio hori begi-bistakoa dela adieraziz[2].
Epaiketa 2009ko otsailaren 11n hasi zen Delmas herrian, Mpumalanga probintzian[2]. Auzipetuetako batek bere errua aitortu zuen eta 32 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten[1]. 2009ko irailean, bigarren kriminala bortxaketa, hilketa eta lapurreta egotzita epaitu zuten eta biziarteko kartzela zigorra gehi 35 urtekoa ezarri zioten. Beste bi auzipetu absolbitu egin zituzten[5][6].
Omenaldiak
2009an, Simelaneren oroimenez, zubi memorial bat eraiki zuten hil zuten lekutik gertu[6].
Erreferentziak
- ↑ a b c (Ingelesez) Kelly, Annie. «Raped and killed for being a lesbian: South Africa ignores 'corrective' attacks» The Guardian 2009-03-12 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-07-27) (kontsulta data: 2024-04-17).
- ↑ a b c d (Ingelesez) «Stop the Violence — Live Updates from South Africa» Human Rights Watch 2009-02-11 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-07-04) (kontsulta data: 2024-04-17).
- ↑ (Ingelesez) «Tribute To The Late Former Banyana Banyana Player, Eudy Simelane» Tribute (SAFA) 2008-05-01 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-09-29) (kontsulta data: 2024-04-17).
- ↑ (Ingelesez) «Joburg Pride Wall of Rememberance» GMax 2008-10-03 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-02-15) (kontsulta data: 2024-04-17).
- ↑ (Ingelesez) «Life for killing lesbian activist» News24 2009-09-23 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-07-27) (kontsulta data: 2024-04-17).
- ↑ a b (Ingelesez) «Remembering Eudy, KwaThema’s brightest, killed on its darkest night» The Global Game 2009-08-30 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-07-27) (kontsulta data: 2024-04-17).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









