Share to:

Eumeninae

Eumeninae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaHymenoptera
FamiliaVespidae
Subfamilia Eumeninae
Leach, 1815

Eumeninoak (Eumeninae) liztorren (Vespidae) subfamilia bat dira. Espezie batzuek buztinezko habiak egiten dituzte, lapiko, anfora edo eltze itxurakoak. Hori dela eta, liztor buztingile edo ontzigile izenez ere ezagutzen dira.

Ia 200 genero eta 3000 espezie inguru dituen talde kosmopolita zabala da[1]. Eumeninae familiako espezie gehienak harrapari bakartiak dira, eta oso arraroa da liztor horiek izurriak eragitea edo gizakiarentzat inolako kalterik sortzea.[2]

Gehienak beltzak edo ilunak dira, baina normalean marra koloretsu deigarriekin markatuta egoten dira: hori, zuri, laranja edo gorriak (edo horien konbinazioak). Vespido gehienak bezala, haien hegoak luzetara tolesten dira atseden-posizioan.

Biologia

Liztor buztingilearen habia Hego Carolinan.

Eumeninae familiako kideak liztor buztingile izenez ezagutzen dira, espezie askok eltze, anfora edo ontzi itxurako buztinezko habiak eraikitzen dituztelako. Lokatza edo buztina erabilita emeak egitura deigarriak eraikitzen ditu, trebetasun harrigarriarekin eta bertan erruten ditu arrautzak. Kapsula horiek elikagaiz betetzen ditu ondoren, larba jaiotakoan nahikoa janari izan dezan.

Hala ere, egia da eumenino gehienek lurrean edo egurrean egiten dituzten zuloak erabiltzen dituztela habia gisa, baita beste liztor edo erle batzuen habiak ere. Beste batzuek zurtoin hutsak erabiltzen dituzte arrautzak erruteko. Oro har, emeentzako gelaxkak handiagoak izaten dira eta arrentzakoek baino elikagai gehiago izaten dute. Beste vespido batzuetan bezala, arrautza zurtoin fin batek zintzilikatzen du sabaitik.

Kumeak elikatzeko erabiltzen dituzten ehizakiak armiarmak eta Lepidoptera hainbat espezietako beldarrak izaten dira, orokorki; espezie gutxi batzuek kakalardo krisomelido edo gurgurioen larbak ehizatzen dituzte.

Espezie asko beste intsektu batzuen kleparasitoak dira, batez ere beste eumenino batzuetan, baina baita beste liztor-familia batzuena eta euli sarkofagidoena ere.

Euodynerus hidalgo boreoorientalis eta bere presa, beldarra

Generoak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya