Share to:

Euriko

Euriko

Bisigodoen erregea

466 (egutegi gregorianoa) - 484 (egutegi gregorianoa)
Teodoriko II.a - Alariko II.a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAiwareiks
Jaiotza420
HeriotzaArles484ko abenduaren 28a (63/64 urte)
Familia
AitaTeodoriko I.a
Ezkontidea(k)Ragnagild (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaBalti dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Euriko[1] (gotikoz: Aiwareiks; c.440-484) bisigodoen erregea izan zen (bere anaia Teodoriko II.a hil ondoren) 466tik 484 arte. Teodoriko I.aren semea zen eta bere anaia Alariko II.a izan zen bere ondorengoa. Ragnagildarekin ezkondu zen, Meroveo frankoen erregearen ustezko alaba.

Eurikoren erregealdia, Erromatar Inperioaren mendebaldeko zatiaren gainbeheraren amaieran izan zen, Romulo Augustulo azken enperadorea tronutik kendua izan zenean, 476an. Bisigodoek foedus bat sinatu zuten Erromarekin 418an, honi dagokionez, Inperioaren federatu bihurtu zirelarik, eta Galiaren hegoaldean ezartzen utzi zitzaien. Errege honek, bisigodoen erresuma independente bihurtu zuen, aurreko mendekotasuna ezeztatuz.

Galia eta Hispaniako lurralde ezberdinak bereganatu zituen. Galian, franko eta saxoien aurka borrokatu zuen. Une horretan, bere erresuma izan zen Europako erresumarik boteretsuena, baita eragin gehien zuena ere. Bere gortea Tolosan zegoen, nominalki, baina, Arlesen. Gaur egun hiriburutzat hartzen denaren maila, batez ere Tolosak izan zuen. Espainiar historiografiak Tolosako Erresuma bezala aipatzen du, eta Iberiar Penintsularen lurralde handi bat hartzen zuen, (Galizia aldea izan ezik, sueboek kontrolatzen zutena), eta Rhinetik mendebaldera eta Loiratik hegoaldera zegoen Galiaren zati handi bat.

Talentu politiko handia erakutsi zuen erregea izan zen. Zuzenbide bisigodoaren gorputz legal bat argitaratu zuen, Codex Euricianus edo Eurikoren Kodea. Arriano sutsua ere izan zen.

Erreferentziak


Aurrekoa
Teodoriko II.a
Bisigodoen erregea
466-484
Ondorengoa
Alariko II.a

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya