Bi taldeak elkarren aurkariak izan dira Erreala sortu zenetik, 1909. urtetik hain zuzen. Zaleen arteko harremanak orokorrean baketsuak izan dira, baina ez taldeen zuzendarien artekoak. Behin baino gehiagotan harremanak hautsi dituzte beraien interes propioen erruz talde desberdinekin erabakiak hartzerakoan, jokalari berberak erosterakoan edota talde batetik bestera jokalari bat eramaterakoan.
Athletic-en eta Errealaren arteko lehen derbi ofiziala 1913ko abenduaren 6ean jokatu zen. Hala ere, ez zen haien arteko lehen partidua izan: hau lau urte aurretik gertatu zen, 1909ko azaroaren 7an.
Aipatzekoa da derbi honen partehartzaileak Espainiako txapeldunak izan diren bost talde euskaldunetako bi direla, eta horretaz gainera, Ligako txapelketa nazionala irabazi duten bakarrak direla. Europa mailan, Txapeldunen Ligan parte hartu duten euskal talde bakarrak izan dira. Athletic kluba, Real Madrilekin eta Bartzelona Futbol Klubarekin uneoro Espainiako goi-mailan mantendu da.
Beste talde euskaldunen arteko norgehiagokei ere euskal derbia deitzen zaie. Talde hauek Deportivo Alavés, Eibar, Osasuna,Real Unión, Barakaldo,Sestao River eta beste batzuk dira. Hala ere, partidu hauek ez daukate Athletic-en eta Errealaren arteko lehiak duen ospea.
Historia
1909koapirilaren 4ean bi taldeen arteko lehenbiziko partidua Club Ciclista eta Athletic Club arteko Kopa kanporaketa izan zen, gipuzkoarrek 4-2 irabazi eta gainera azkenean urte hartako Kopa beregenatu zuten, izan ere urte hartan bertan Club Ciclista taldea Erreala taldean bilakatu zen.
Ligan jokatutako lehenbiziko Athletic Kluba eta Errealaren arteko euskal derbi edo norgehiagoka 1929ekootsailaren 10ean jazo zen,[1] orduan banako berdinketa eman zelarik: Errealarentzat gola Bienzobasek sartu zuen, aldiz Athleticentzat Bergaretxek.
Hurrengo urtean, hots, 1930an, bizkaitarrek euskal derbi batean aurkariaren zelaian lorturiko gol sorta handiena lortu zuten, Donostian aldeko 1-7 batekin irabaziz. Txolinen gol batek txuri urdinak 1-0 aurreratu zituen, baina Guillermo Gorostiza eta Iraragorrik bakoitzak hiruna gol sartu eta azkenik Unamunok azken gola sartuz, zuri gorriek garaile izan ziren.
Errealaren estatistiketan 1976-77 eta 1994-95 denboraldietan birritan Athletici sartutako bost gol sortak nabarmentzen dira.