Euskal elizetako zurezko galeriak
Euskal elizetako zurezko galeriak edo tribunak, Lapurdi eta Nafarroa Behereko eliza batzuetako elementu arkitektoniko berezia dira[1]. EzaugarriakOhikoan lehenago eraikitako elizetan, XVII. eta XVIII. mendeetan eraiki ziren tribuna edo galeria hauek, zurez. Populazioaren hazkunde garai batean izan zen, eta premia sortu zen elizetan jende gehiago hartzekoa[2]. Elizak berreraiki gabe, nabearen aldeetara egitura hauek egitea praktikoa suertatu zen, kasu batzuetan hiru solairu ere. Ontzigintzako arotz berezituen lana izan ohi zen sarri eraikuntza. XIX. mendean egindakorik ere bada, adibidez Hazparneko elizan[3]. Elizetan emakumezko eta gizonezkoak banatzeko ohitura zegoenez garai hartan, sexu-banaketa ere aplikatu zen galeria hauetan, eta gizonezkoak bakarrik igotzen ziren bertara mezatan. Protestantismoaren kontrako Kontrarreforma garaiko zurruntasunak ere izan zezakeen eraginik honetan[4]. AdibideakGaleria bikainak dituzten elizen artean, honakoak (guztiek dute monumentu izendapena): 2014an, eliza multzo batek egitura hauengatik jaso zuten monumentu izendapen espezifiko bat[5]. Honako hauek izan ziren:
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak |