Share to:

 

Euskeraren Adiskideak

Euskeraren Adiskideak
Datuak
Motaeuskara elkartea
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera1925
Desagerpena1936

Euskeraren Adiskideak Iruñean 1925. urtean sortutako elkarte euskaltzalea izan zen.[1] Ordezkaritzak izan zituzten Nafarroako herri askotan, batez ere Mendialdean. Euskara eta euskal ohiturak sustatzea zuen helburu, kideen ideia politikoak kontuan izan barik. Sortzaileak Jenaro Larratxe, Damaso Intza, Gerardo Valcarlos, Miguel Intxaurrondo, Miguel Esparza, José María de Huarte eta Domingo Beuntza izan ziren.

Elkarteak euskararen aldeko hainbat ekitaldi antolatu zituen, hala nola lehiaketak, euskal jaiak edo bestelako jaialdiak. Iruñean, adibidez, 1930ean lehenengo Euskararen Eguna ospatu zen.[2]

1931an Iruñeko lehen euskal eskola ere sortu zuen, Gerra Zibila hasi arte iraun zuena.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya