Share to:

Eva Nasarre

Eva Nasarre
Bizitza
JaiotzaLleida, 1960 (65/66 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea eta kirolaria

X.com: e_nasarre Edit the value on Wikidata

Eva Nasarre Vendrell (Lleida, Katalunia, 1960ko abuztuaren 20a) telebista aurkezle eta kirolari ohia da. Ezaguna egin zen 1983 urtean Espainiako telebista publikoan Puesta a punto saioa aurkeztu zuenean.

Bizitza

Eva Nasarre Lleidan jaio zen, eta telebistan debuta egin baino lehen Bartzelonan bizi zen, berak eta bere lehen senarrak gimnasio bat zuten lekuan.[1]

Lan ibilbidea

1983 urtean, Televisión Españolak (TVE) Bigarren Katerako (La2) aerobic programa bat asmatu zuen, Jane Fondak Ameriketako Estatu Batuetako telebistan egiten zituen saioen irudi eta antzerako prestaketa. Hasiera batean, Sagrario Aguado (gorako jauziko Espainiako atleta txapelduna) izatekoa zen aurkezlea, eta Evak ariketetan lagundu baino ez zion egin behar. Azken orduko Aguadoren lesio baten ondorioz, Nasarrek ordezkatu zuen larrialdiko konponbide gisa.[1]

Martxan jartzeko lehen programa 1983 urteko urriaren 3an estreinatu zen.[2] Nasarre aerobiceko monitorea zen eta gimnasta batzuekin batera egindako ariketak jarraitzera animatzen zituen ikus-entzuleak. Kameren aurrean esperientziarik ez bazuen ere, Nasarre naturaltasunarengatik nabarmendu zen eta TVEko aurpegi ezagunenetako bat bihurtu zen, Jose Maria Calviñok telebista publikoan hasitako berrikuntzarekin bat eginez.[1] Urte bakar batean, Bigarren Katean (La 2) entzule gehien zituen ekoizpen propioko bigarren programa bihurtu zen Puesta a punto saioa, La clave saioaren atzetik.[1] 1985 urtean, Eva Nasarreren programa Lehen Kateko (La 1) goizeko blokera lekualdatu zuten, TVEn goizeko programazioaren hasiera ekarri zuen Buenos Días saioaren barruan. Espazio horrek En marcha izena hartu zuen, eta 1986 urtean programaziotik kendu zuten.

Bizitza publikotik erretiratu

Aerobiceko saioak bukatu ostean, Nasarre Chema Alvarezekin ezkondu zen, eta 1998 urtean dibortziatu zen.[3] Hamarkada bat baino gehiago eman zuen Caldas de Montbuin bizitzen, gizarte-langile lanean, eta bizitza publikotik erretiratuta.[4]

1999 urtean artritis erreumatoide larria diagnostikatu zioten, gurpil-aulkian eta lanerako ezintasun iraunkorra eragin dion endekapenezko gaixotasuna.[3] Gainera, bere osasun egoerak okerrera egin zuen bere bigarren senar ohiarekin izandako liskarrengatik, eta ustezko jazarpen psikologikoarengatik salatu zuen.[4] 2016 urtean Auzitegi Gorenak Lecturas bihotzeko aldizkaria behartu zuen Eva Nasarreri 200.000 euroko kalte-ordaina ematera, bere osasunari buruzko argazki erreportaje bat kaleratzeagatik.[5]

Eva Nasarre mendekotasuna duten pertsonen eskubideen aldeko bozeramaile bihurtu da, «Gaztela-Mantxako Mendekotasun Legearen defentsarako plataformaren» barruan, eta gizarte-laguntzak mantentzearen alde egin du.[3][6]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya