Share to:

Eva Ugalde

Eva Ugalde

Bizitza
JaiotzaDonostia1973ko urtarrilaren 9a (53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkonpositorea, abesbatza-zuzendaria, musika-irakaslea eta koru-abeslaria
Musika instrumentuaahotsa
pianoa
evaugalde.com

Eva Ugalde Álvarez (Donostia, Gipuzkoa, 1973ko urtarrilaren 9a) konpositore eta zuzendaria da. Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan pianoa, kantua, zuzendaritza korala eta pedagogia ikasi ondoren, musika koralaren eta formatu txikiko musikaren konposizioan espezializatu zen. Francisco Escudero Musika Kontserbatorio profesionaleko Musika Hizkuntzako eta Koruko irakaslea da.[1]

Biografia

Donostian jaio zen 1973an. Piano, konposizio, zuzendaritza koral eta pedagogia ikasketak Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan egin zituen. Hogei urterekin Kanta Cantemus Koroa emakumeen koruan sartu zen, Javier Busto konpositore ospetsuaren zuzendaritzapean, eta hark bultzatu zuen musika korala konposatzera. Bere lehen lanak, 90eko hamarkadaren amaieran idatziak, ahots zurientzat izan ziren. Ez zuen inoiz horrelako obren konposizioa alde batera utzi.

Bere piezen konplexutasun eta dentsitate harmonikoak ez du eragozten entzutean argiak eta ulerterrazak izatea. Neurri handi batean, jazzaren eta New Age musikaren eragina duen hizkuntza tonala erabiltzen duelako gertatzen da hori. Bere konposizioak abesbatza entzutetsuenen lehiaketetan derrigorrezkoak izan dira, hala nola, Tolosako Nazioarteko Lehiaketan edo San Vicente de la Barquerako Itsas Abestiaren Lehiaketan.

Ugalde ospe handiko abesbatza lehiaketa ugaritan izan da epaimahaikide. Epaimahaikide izan den Espainiako txapelketen artean, San Vicente de la Barquera, Zumarragako Antigua (desagertuta dago jada) eta Ejea de los Caballeros, Gijón eta Valladolideko Abesbatza Kantuaren Sari Nazional Nagusia daude. Baita nazioarteko lehiaketetan ere, hala nola European Award for Choral Composers, Concorso Internazionale di Composizione “Guido d’Arezzo” (Florentzia), Festivale Internazionale “Leonardo da Vinci”, Choir Festival “Johannes Brahms” (Wernigerode) edo Emakumeen Koruen Nazioarteko Jaialdia Latinoamerikan (Madryn). Gainera, konposizio sari ugari jaso ditu eta bere musika Estatu Batuetara, Japoniara, Kanadara eta Suediara iritsi da, besteak beste.[2]

Azken urteotan, bere alderdi pedagogikoa sustatu du, eskola magistralak emanez, ikastaroak emanez eta hainbat mintegitan hizlari gisa parte hartuz. Bere maisu-eskolak bere obrari buruzkoak dira eta horien artean Jakan (Pyrenaeum Música) eta Cassano-Magnanon (Movincanto) emandakoak nabarmentzen dira. Abesbatzarako ikastaroei dagokienez, FENIARCO Seminario Europeo Per Compositori (Aosta) eta FICFE (Puerto Madryn) proiektuetan parte hartu du. Era berean, hizlari gisa egindako lanean, Konposizioa emakumeen ikuspegitik hitzaldia aipatu behar da Valentziako Unibertsitatearentzat edo CompositorAs, la historia invisible" FICFErentzat. Ponentzia hauek emakumeek konposatutako lanak zabaltzeko duten interesaren adibide dira.

Zuzendari gisa, 2015ean Nyiregyhaza-ra (Hungaria) gonbidatu zuten, Kodaly Institutuko Cantemus Emakumeen Abesbatzarekin lan egiteko eta bere obrak zuzentzeko. Abesbatza hori bere diziplinako ospetsuenetako bat da, eta, normalean, DénSzabó-k zuzentzen du. Kanta Cantemus Koroa emakumeen abesbatzan garatu da, Javier Bustoren zuzendaritzapean, eta Kup Taldea talde mistoan, Gabriel Baltésen zuzendaritzapean. Francisco Escudero Musika Kontserbatorio profesionaleko Musika Hizkuntzako eta Koruko irakaslea da.[3]

Bere konposizioak ahots-talde ugariren errepertorioaren parte dira eta horietako asko grabatu egin dira. Streaming plataformetan entzun daitezke gehienak.

Lanak

  • 1998 Ave Maria (SAA).[4]
  • 1999 Tximeletak (SSA, pianoa): nahitaezko lana Tolosako Abesbatza Lehiaketan, 2001eko edizioan. Testua Bernardo Atxagaren “Tximeleta reggae” izeneko poema da.
  • 2001 Uraren besotik (SAA): Josune Lopezen testua.
  • 2002 Miserere (SAA): Musica International atarian 2011ko abuztuaren bihotzeko faboritotzat hautatua. 2006ko Tolosako Abesbatza Lehiaketan ezinbesteko lana. Gerretako biktimen omenez.
  • 2002 Hitz jolasak (SA): Joxantonio Ormazabalen testua.
  • 2002 Kixmi (SA): Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak eskatutako obra. Juan Manuel Etxebarriaren testua.
  • 2002 Annabel Lee (SAA, pianoa): Edgar Allan Poeren testua.
  • 2004 Iratxoa (SA, pianoa): Joxantonio Ormazabalen testua.
  • 2005 neguan (SSAA).
  • 2006 Sakura (SA, pianoa): Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren laguntzarekin argitaratutako lana. Japoniako doinu herrikoi baten gainean konposatua.
  • 2007 Dizdizka zeruan (SSAA, pianoa): nahitaezko lana Tolosako Abesbatza Lehiaketan 2010eko edizioan.
  • 2007 Ave Maris Stella (SSAA).
  • 2007 Iratxoa: orkestrarako bertsioa.
  • 2008 Xirmi, xarma (SATB): Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren laguntzarekin argitaratutako lana. Josune Lopezen testua.
  • 2011 Kamelia hostoen dizdira (SSA): Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren laguntzarekin argitaratutako lana. Josune Lopezen testua.
  • 2011 Kuku Ué (SA, perkusioa, pianoa).
  • 2012 Miserere (TBarB): ahots baxuetarako bertsioa.
  • 2012 Ave Maris Stella (TTBB): ahots larrietarako bertsioa.
  • 2012 Begi Urdin (SATB): "Antigua Abesbatzak" XIV. Abesbatza Lehiaketako kantu komunerako eskatutako obra.
  • 2012 Dizdizka zeruan (ik. SATB).
  • 2013 Zerupeko izar (SATB): Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren laguntzarekin argitaratutako lana. Urko Bilbaoren testua.
  • 2014 Senti…miento (SSAA): Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren laguntzarekin argitaratutako lana, Josune Lopezen testuarekin.
  • 2014 Nicoletta: Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren laguntzarekin argitaratutako lana.
  • 2016 Bizitzaren basoan (SSAA): nahitaezko lana Tolosako Abesbatza Lehiaketan, 2020ko edizioan. Josune Lopezen testua.
  • 2018 Sariñenako bi dantza (SATB): Ejea de los Caballeroseko XLVIII. Abesbatza Lehiaketaren ezinbesteko lana.

Erreferentziak

  1. «Eva Ugalde» CPM - Conservatorio Profesional de Música "Francisco Escudero".
  2. «Sobre mi» Eva Ugalde.
  3. Eva Ugalde – CM Ediciones. (kontsulta data: 2026-07-24).
  4. Listado Autor – CM Ediciones. .

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya