Fabiola Lalinde
| Fabiola Lalinde | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Belalcázar (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Medellín, 2022ko martxoaren 11 (84/85 urte) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | giza eskubideen aldeko ekintzailea |
| Jasotako sariak | |
Fabiola Lalinde (Belalcázar, Caldas, Kolonbia, 1937-Medellín, 2022ko martxoaren 12a) Kolonbiako pedagogoa eta ekintzailea izan zen, Kolonbiako Giza Eskubideen defendatzailea. Familiarekin ekin zion Kolonbiako armadak desagerrarazitako, torturatutako eta hildako Luis Fernando semearen bilaketari.[1]
Ibilbidea
Lalindek lau seme-alaba izan zituen. Almacenes Ley-n egin zuen lan langileen bulegoan.[2] Bere seme Luis Fernando, Medellingo Latinoamerikako Unibertsitate Autonomoko Soziologiako azken seihilekoko ikaslea, Kolonbiako Alderdi Komunista - Marxista Leninistako kidea zen. 1984ko urriaren 3an, Luis Fernando desagertutako 329. zenbakia izan zen herrialdean, Hector Abad Gomez kazetariak dokumentatu zuenez.[3]Semearen bila ari zela, Lalinde narkoterroristatzat salatu, atxilotu eta espetxeratu egin zuten.[4]
Ikerketari esker jakin ahal izan zen Luis Fernando Manizaleseko Ayacucho Batailoiaren 22 zenbakiko Patrulla Militarrak atxilotu eta desagerrarazi zuela.[5]Semearen gorpuzki batzuk aurkitu eta 1996ko azaroan lurperatzea lortu zuen Fabiola Lalindek, 12 urtez bila aritu ostean. Baina oroimenaren aldeko borrokarekin jarraitu zuen, eta “Sirirí operazioa” deitu zion, sirirí edo Tyrannus melancholicus hegaztiari erreferentzia eginez: hegazti honek gabiraiak kumea harrapatzen dionean, aurre egin eta, batzuetan, berreskuratzea lortzen du.[6] Bere kasuak behartutako desagertze prozesuen eta bilaketa mota honetan senideek aurrera eraman behar duten prozesuaren adibidetzat balio izan du.[2] 2016an, Armada Nazionalak barkamena eskatu zion Lalinderi Luis Fernando semea desagerrarazteagatik.[7]
Fabiola Lalinde Medellinen hil zen 2022ko martxoaren 12an.[5]
2024ko urriaren 23an ospatu zen lehen aldiz Kolonbian Emakume Desagertu-Bilatzailearen Eguna, desagertutako senideak bilatzeko ahizpek, amek, emazteek eta alabek egindako borroka oroitzen duena.[8]
Fabiola Lalinde y Familia Funtsa
2014ko urriaren amaieran, Lalindek Sirirí Operazioaren artxiboaren kopia Memoria Historikoaren Zentro Nazionalari (CNMH) ematea erabaki zuen. Erakunde hori, Biktimen eta Lurren Itzulketaren Legea jarraituz, giza eskubideen urraketa larriak agerian uzten dituzten artxibo guztiak biltzeaz eta zaintzeaz arduratzen da. Eta Kolonbiako nazioarteko zuzenbide humanitarioari ere eman zion.[3]
2018an, artxiboa Kolonbiako Unibertsitate Nazionalari eman zion dohaintzan, eta hark Fabiola Lalinde y Familia Funtsa eratu zuen. Ondare dokumental hau funtsezkoa da Kolonbiako giza eskubideen aldeko antolakundeei eta herritarren borrokei buruzko ikerketarako; baita nazioarteko eta nazioz gaindiko hainbat erakunderekin dituzten harremanei buruzko ikerketarako ere. Auzitegi Antropologiak ikertzeko argazkiak, proba genetikoak eta bestelako materialak biltzen ditu.[1]
Artxiboaren lehen zatian Fabiola Lalinderen haurtzaroko eta eguneroko bizimoduko dokumentazioa dago. Ezkonduta egon zen, eta, banandu ondoren, seme-alaben kargu geratu zen. Horiei buruzko dokumentazioa ere badago. Luis Fernandok Medellingo Seminario Txikian ikasi zuen.[2] Bigarren zatian semearen desagerpenarekin eta bilaketekin lotutako dokumentazioa bildu dute. Hor sartzen dira familiak sortutako espedienteak, estatuko bulegoekin eta estatuko eta nazioarteko giza eskubideak defendatzen dituzten erakundeekin izan beharreko gutuneria. Azken horiek giltzarri izan ziren, herrialdean errekurtso legalak agortu ostean, familiak, Hector Abad Gomezen eta beste hainbat defendatzaileren babesarekin, demanda aurkeztu baitzuen Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrean (CIDH). Horrek Kolonbiako Estatuaren aurkako lehen epaia ekarri zuen, behartutako desagerpenagatik.[2] Amerikako Estatuen Erakundeko (AEE) CIDHk Kolonbiako Estatua erantzule egin zuen lehen epaiketaz kanpoko exekuzioaren artxiborik osatuena da.[9]
2015eko urriaren 23an, Unescok Latinoamerikako eta Karibeko Dokumentu Ondarearen barruan sartu zuen.[9]
Aintzatespenak
- 2015ean, Kolonbiako Giza Eskubideen Defentsarako Sari Nazionala jaso zuen Kolonbian, Bizitza Oso Bati kategorian.[10]
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ a b «Fondo Fabiola Lalinde y Familia» cienciashumanasyeconomicas.medellin.unal.edu.co.
- ↑ a b c d «Parque Explora» www.parqueexplora.org.
- ↑ a b Abierta, Verdad. (2015-01-19). «Los archivos de la Operación Cirirí» VerdadAbierta.com.
- ↑ «La Comisión de la Verdad lamenta el fallecimiento de Fabiola Lalinde» web.comisiondelaverdad.co.
- ↑ a b «Facultad de Ciencias Humanas y Económicas - Sede Medellín - Fabiola Lalinde (Belalcázar, 1937 - Medellín, 2022)» cienciashumanasyeconomicas.medellin.unal.edu.co.
- ↑ «A la memoria de Fabiola Lalinde» Dejusticia.
- ↑ Espectador, El. (2020-03-24). «ELESPECTADOR.COM» ELESPECTADOR.COM.
- ↑ Espectador, El. (2024-10-23). «ELESPECTADOR.COM» ELESPECTADOR.COM.
- ↑ a b Abierta, Verdad. (2015-01-19). «Los archivos de la Operación Cirirí» VerdadAbierta.com.
- ↑ «Premio Nacional de Derechos Humanos en Colombia - Ganadores» Premio Nacional de Derechos Humanos en Colombia.
Kanpo estekak
- Hitzaldia: Hagan hablar al archivo, no dejen que guarde silencio (2018ko apirilaren 17an Medellingo Unibertsitate Nazionalaren egoitzan emana, Siriri Operazioaren artxiboen dohaintza egitean.)
- Ziriri operazioa. Iraunkorra, tematia eta deserosoa (Operación Cirirí. Persistente, insistente e incómoda) YouTube
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









