Fan Noli
| Fan Noli | |||
|---|---|---|---|
1924ko ekainaren 16a - 1924ko abenduaren 23a ← Iliaz Vrioni - Iliaz Vrioni → | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | İbriktepe, 1882ko urtarrilaren 6a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Fort Lauderdale, 1965eko martxoaren 13a (83 urte) | ||
| Heriotza modua | : konplikazio kirurgikoa | ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Harvard Unibertsitatea Bostongo Unibertsitatea | ||
| Tesia | George Castrioti Scanderbeg (1405-1468) (en) | ||
| Hizkuntzak | albaniera ingelesa greziera | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | hizkuntzalaria, politikaria, apaiza, diplomazialaria, historialaria, itzultzailea, kazetaria, idazlea, Bibliaren itzultzailea, olerkaria, konpositorea, metropolitarra eta gobernuburua | ||
| Lantokia(k) | Atenas Alexandria Buffalo Boston Tirana Viena eta Korçë | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | Albanian Orthodox Church (en) | ||
Theofan Stilian Noli (İbriktepe, 1882ko urtarrilaren 6a – Fort Lauderdale, Florida, 1965eko martxoaren 13a) albaniar idazle, itzultzaile, diplomazialari, politikari, historialari eta elizgizona izan zen. Albaniako erregeorde eta lehen ministroa izan zen 1924ko ekainetik abendura.
Trazian jaio zen eta gaztaroa Atenasen eta Alexandrian eman zuen. Itzultzaile lanetan aritu zen, hamahiru hizkuntza baitzekizkien. 1906an Bostonera joan zen eta albaniarren nazionalismoaren alde egin zuen. Apaiz ordenatua izan zen eta Albaniako Eliza Ortodoxoa sortu zuen.
Hizkuntza albaniarra hizkuntza nazional gisa finkatu zuen eta atzerriko literaturako lanak albanierara itzuli zituen. Lehen Mundu Gerraren ondoren, diplomazia lanak egin zituen Albaniaren lurralde osotasuna mantentzeko. Albaniako agintarien ustelkeria kritikatu zuen eta 1924ko ekaineko gobernu iraultzailea zuzendu zuen. 1924ko abendura arte erregeorde eta lehen ministro izan zen, [[Zog I.a Albaniakoa|Ahmet Zoguk]) zuzendutako kontrairaultzak arrakasta izan zuen arte. Noli Erdialdeko Europan erbesteratu zen eta 1930eko hamarkadan Amerikako Estatu Batuetan ezarri zen.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









