Share to:

Fasti

Fasti Capitolini Museo Kapitolinoetako areto batean ikusgai.

Fastiak, (latinezko fasti, seguru asko latinezko fas hitzetik, “Jainkoaren legea”)[1], egutegi erromatarrak dira, gureganaino iritsi direnak harrian grabatuak. Cayo Mario eta Sila garaietan, fasti esaten zitzaien kontsulen izena zuten zerrendei, baita jaiei buruzko zerrenda batzuei ere.

Egutegi erromatarra bi zatitan banatzen zen: dies fasti (pretoreak justizia administratzeko egokiak ziren egunak) eta dies nefasti (egintza judizialak egitea debekatzen zen egunak, eta jainko-jainkosei zegozkienak). Urtero egin ondoren, erromatar herriari ezagutarazten zitzaion, hainbat eraikinetako hormetan itsatsita, hala nola Regian (Apezpikuen (pontifex) Elkargoaren egoitzan) edo Erromako foroko Rostran. Hala, negozioetarako, hauteskunde-bileretarako, festetarako, zori txarreko egunak eta jai mugikorretarako zeuden egunen berri ematen zieten herritarrei.

Hileko egunak hiru erreferentzietatik abiatuta kalkulatzen ziren: calendas, nonas eta idus, eta beti atzeraka eginez data horietatik aurrera: "Apirileko idusak baino 3 egun lehenago", "maiatzaren noak baino 4 egun lehenago", etab.

Oso garrantzitsuak izan dira Erromako Historia berreraikitzeko.

Fasti kontsularrak

Fasti kontsularrak gertaera historiko garrantzitsuen zerrendak ziren, kontsulek beren gobernuan urtero idazten zituztenak. Zerrenda horietan, Erromaren eta Inperioaren historiarako garrantzitsuak ziren eta urte kontsular horren barruan gertatutakogertakari eta ekintza guztiak aipatzen ziren, magistratu berrien hautaketa barne. Kontsulak behartuta zeuden txosten horiek mantentzera eta urtero senatuari aurkeztera.

Fasti triunfalak

K.a. 12. urtean argitaratu zen magistratuek gerletan lortutako garaipenen handien (triumphus) urteko zerrenda bat da. Jeneral nagusien zerrenda du, Erromako fundaziotik Augustoren agintaldira arte. Erromako Museo Kapitolinoetako inskripzio zabal batean (Fasti Capitolini) gordetzen da[2].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Fasti | Ancient Rome, Lunar Months, Festivals | Britannica» www.britannica.com (kontsulta data: 2024-11-08).
  2. «Fasti Triumphales : Roman Triumphs» www.attalus.org (kontsulta data: 2023-09-05).

Bibliografia

  • Guillén, José (2001). Vrbs Roma. Vida y costumbres de los romanos: religión y ejército (4. argitaldia). Salamanca: Sígueme. ISBN 84-301-0801-7

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya