1976an "Mendiak eta Herriak" Mendiko Gidarien sozietate mugatua sortu zuen eta orduz geroztik enpresa horren zuzendaria da.
2017an, "Oxigenoa euskarari 6000 metroan ere" egitasmoa sortu zuen, 2018ko urriaren 10ean, Euskal Herriko 12 gazte Nepalera, Xerpa herrira eramanez. Han, hilabete batez 9 xerpa gazterekin bi kulturen, hizkuntzen eta mendigoizaletasunaren inguruko elkartrukeak eta esperientziak partekatu dituzte, euskara 6.000 metrora ere eramanez.
Argitalpenak
1981ean, "Euskaldunak Everest mendian, "Buru ilun lurruntsua" liburua argitaratu zuen, Everesterako bi espedizioak eta Xerpa herria aurkezten dituena.
Bestalde, bere ibilbideko zenbait espediziori buruzko kontakizunak argitaratu izan ditu "Pyrenaica" aldizkarian eta "Egin" egunkarian.
Dokumentalak
1986: "Manaslu, una montaña del Himalaya" 16 mm-tan
1989: "Mintaka" belaontzian Groenlandiara egindako espedizioari buruzkoa