Felisa Martín
| Felisa Martín | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Felisa Martín Bravo |
| Jaiotza | Donostia, 1898ko ekainaren 11 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Madril, 1979ko urriaren 29a (81 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | José Vallejo Sánchez |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Unibertsitate Zentrala Madril |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Irakaslea(k) | Charles Thomson Rees Wilson Ernest Rutherford Julio Palacios Martínez |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | fisikaria eta meteorologoa |
| Enplegatzailea(k) | Meteorologiako Estatu Agentzia |
| Kidetza | Espainiako Matematikako Errege Elkartea Real Sociedad Española de Física y Química |
Felisa Martín Bravo (Donostia, 1898ko ekainaren 11 - Madril, 1979ko urriaren 29a) gipuzkoar fisikari eta meteorologoa izan zen. Estatu mailan, Fisikako doktoregoa lortu zuen lehen emakumea izan zen.[1][2]
Biografia
Donostian batxilergoa egin zuen, eta Madrilgo Unibertsitate Zentralean goi mailako ikasketak egin zituen, non zientzia fisikoetan lizentziatu zen, 1922an. Saileko emakume bakar gisa, Julio Palacios fisikari aragoiarraren ikerketa-taldearekin bat egin zuen, zeinaren JAEko Ikerketa Fisikoen Laborategian nikel eta kobalto oxidoen eta berun sulfuroaren egitura kristalinoa ezarri baitzuen, Bragg eta Debye-Scherrer metodoak aplikatuz, X izpien bidez. 1932an, beka bati esker, Cambridgera joan eta Ernest Rutherforden klaseetara joan zen eta zientzia atmosferikoetan zituen ezagutzak zabaldu zituen C. T. R. Wilson irakaslearekin. 1933tik aurrera Felisa Martín Bravoren etorkizun zientifiko bikaina poliki-poliki eta pixkanaka gainbeheran hasi zen. [3]Cambridgetik itzuli zenean, 1933an, Madrilgo Meteorologia Zerbitzu Nazionalaren koadroan integratuta geratu zen, bertan onartu zuten lehen emakumea izanik. Espainiako Gerra Zibila piztu ondoren, Madrildik alde egiteari uko egin izanak bere postua uztea ekarri zion. Zirkunstantzia hori erabakigarria izan zitekeen 1939an, gatazka amaitu zenean, matxinatuen koadro zientifikoen beharrak, 'erantzukizunen espedientea' jasan arren, Felisa Martín meteorologoen gorputzean sartzea eragin zuen.[4]
Aitorpenak
Erreferentziak
- ↑ «Igeldoko Behatokiko meteorologoa: Felisa Martin (1898-1979)» Zientzia Kaiera 2014-09-19 (kontsulta data: 2020-11-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Felisa Martín Bravo (1898-1979), la primera doctora en física | Vidas científicas» Mujeres con ciencia 2015-10-19 (kontsulta data: 2020-11-13).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Estibaus » La meteoróloga Felisa Martín Bravo y Villa Iñaki. (kontsulta data: 2020-11-13).
- ↑ «Felisa Martín Bravo | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (kontsulta data: 2020-11-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Calle Felisa Martín Bravo - Callejero de San Sebastián - Callejero.net» san-sebastian.callejero.net (kontsulta data: 2020-11-13).
Kanpo estekak
- Felisa Martinen biografiaEgilea: Uxune Martinez
- Felisa Martín. Auñamendi. Eusko Ikaskuntza
| Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









