Felix Flores
| Felix Flores | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Iruñea, 1843ko abuztuaren 23a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Iruñea, 1921eko otsailaren 11 (77 urte) |
| Heriotza modua | : bronkitisa |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria, Tramoia eta artisaua |
| Enplegatzailea(k) | Teatro Gayarre |
Felix Flores Logier (Iruñea, 1843ko abuztuaren 23a - 1921eko otsailaren 11) margolari eta tramoiari iruindarra izan zen, 1890ean Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako bortz buruhandiak egin zituena[1]. Alcalde (alkatea), Concejal (zinegotzia), Abuela (amatxi), Japonés (japoniar gizona) eta Japonesa (japoniar emakumea) dira bortz buruhandi horien izenak[2], eta oraindik ere erabiltzen dituzte Iruñean.
Iruñeko alkate eta historialari Joseba Asironek eta Felix Floresen ondorengo Martxelo Sotesek eman zuten buruhandi egilearen bizitzaren berri 2026ko abuztuaren 9an Diario de Noticias egunkarian argitaraturiko erreportaje batean[1].
Bizitza
Felipe Felix Flores madrildarraren eta Josefa Logier baionarraren semea zen Felix Flores eta 1843an jaio zen, ziurrenik gurasoen etxean, Iruñeko San Nikolas karrikako 55.ean. Gurasoak hil zirelarik, anai-arrebekin batera bizi izan zen pisu hartan, baina etxetik alde egin zuelarik Caldereria 9.ean eta San Agustin 16.ean bizi izan zen. Azken horretan margolari eta urreztatzaile lantegia eta denda paratu zituen. 1869an Uharteko Silvestra Iriarte Azparrenekin ezkondu zen eta zazpi seme-alaba izan omen zituzten, nahiz eta guztiak ez ziren heldu izatera ailegatu.
Ibilbide profesionala
Bere lantegiko lanaz landara, Floresek bertze lan mota batzuk egiten zituen. Hala, 1858 urtean-edo Gaiarre antzokian tramoiari lanetan hasi zen. Hasiera data ez dago sobera argi, baina 1883. urtean Iruñeko Udalari eskatu zion bere lanaren izendapen ofiziala egiteko 25 urte omen zeramatzalako lan horretan "formaltasun hori gabe"[1]. Aurrerago, 1905ean, antzokiko atezain lanpostua ere eskatu zuen. 1911n, antzokiko lanetatik erretiratu zelarik, Diario de Navarra egunkariak "margolari eta dekoratzaile ohi" gisa definitu zuen. Beraz, horrek erran nahi du ziurrenik antzokian lan artistikoak egin zituela, hala nola, dekoratuak egin eta hondoak margotu.

Nolanahi ere, badirudi lantegiko lanarekin eta antzokiko lanarekin lortzen zuen dirua ez zuela nahikoa, eta bertze aparteko lan batzuk bilatu zituen. Eta halaxe egokitu zitzaion Iruñeko historia txikira ekarri zuen enkargua, bortz buruhandi berri egitearena. 1890eko apirilean 630 pezetako aurrekontua aurkeztu zuen Floresek, bortz buruhandi horiek egiteko eta dagoeneko existitzen zirenei konponketa batzuk egiteko, eta ekainerako bukatua zuen lana. Urte hartako sanferminetan erabili zituzten bortz buruhandi berriak lehenbizikoz, eta gaurko egunean oraindik ere erabiltzen dituzte.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









