Fernanda Barriga
| Fernanda Barriga | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Quito, 1807 |
| Heriotza | ezezaguna, XIX. mendea ( urte) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | sukaldaria |
| Enplegatzailea(k) | Simón Bolívar |
Fernanda Barriga (Quito, Ekuador, 1807- 18?) sukaldari afroekuadortarra zen, «askatzailearen sukaldaria» izenez ezaguna, Simon Bolivar jeneral eta lider iraultzailearen sukaldari pertsonala izan zelako,[1]
Biografia
Barriga Quiton jaio zen, 1807an ziurrenik, Chota bailaran, afrikar jatorrikoa zen, eta, horregatik, «Negra Fernanda» bezala ere ezagutua zen.[2][3][1][4] Simon Bolivarren sukaldari izan zen 1827tik, eta Bogotara joan zen harekin. Barriga Manuela Sáenzen konfiantzazko emakumea izan zen, eta Bolivarren bizitzaren ezinbesteko parte egin zen. Santa Martaraino lagundu zion. Hil arte ondoan izan zuen.[3][2][3]
Diotenez, berak sortua da «ogi mami bolivartarrak» izeneko platera, asteburuari begira, asteko soberakinak biltzen zituena. Beste plater batzuk ere ezagutzen zituen, hala nola funchea, arto-irinezko ore bat urarekin, gero gisatu batekin nahasten zena pastel moduko bat bezala geratzeko, oilo-txupea, arepa, boronia, besteak beste.[5][6] Buruzagi iraultzailearen bizitzako azken urteetan, bi ordutik behin mazamorra itxurako gantza zerbitzatzeko agindua jaso zuen. Esaten denez, Bolivarrek, hura hartzeaz aspertuta, uko egin zion, esanez: «Zure mazamorrarekin itzultzen bazara, [mazmorrarekin hitz jokoa eginez] Fernanda Zazpigarrena deituko dizut [Espainiako Fernando VII.a erregeari erreferentzia eginez]».
XIX. mendearen amaieran, Barriga oraindik bizi zen, eta 90 urte zituen. Bolívarren inguruko historian zehar gehien ahaztutako emakumeetako bat izan dela esan daiteke, bere jatorria eta lanbidea kontuan hartuta.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b c Zibechi, Raúl. (6 agost 2015). «Descolonizar rima con don Cristóbal» Brecha.
- ↑ a b Ramón Castellanos, Rafael. (1980). «Sesquicentenario del testamento de Bolívar, hoy 10 de diciembre» Boletín cultural y bibliográfico vol. 17: 45..
- ↑ a b c André, Nelly. (2020). «"Las mujeres, esas libertadoras olvidades... o la participación de las mujeres en las luchas por la independencia de América Latina..."» Revista Historia de las Mujeres.
- ↑ Ayala Mora, Enrique. (13 març 2021). «Manuela Cañizares y el machismo institucional» El Comercio.
- ↑ Redacció. (20 juliol 2010). «El paladar de Bolivar» El Tiempo.
- ↑ Nadal, Paco. (2 febrer 2015). «De tapas por Cartagena de Indias con García Márquez» El País.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









