Share to:

Fernande Baetens

Fernande Baetens
Bizitza
JaiotzaAnberes1901eko uztaila
Herrialdea Belgika
Heriotza1977 (75/76 urte)
Hezkuntza
HeziketaLycée Henriette Dachsbeck
Bruselako Unibertsitate Askea
Jarduerak
Jardueraklegelaria
KidetzaConseil des Femmes Francophones de Belgique (en) Itzuli

Fernande Baetens (Anberes, 1901eko uztailaren 11 - 1977) legelari feminista katoliko belgikarra izan zen.

Biografia

Fernande Baetens 1901eko uztailaren 11n jaio zen Anberesen eta 1977an hil zen.

Bere familiak Popelin familiarekin lotura handia zuenez, Fernandek, txikitan, behin eta berriro entzun zuen Marie Popelinen historia, emakumea izateagatik abokatutzako azterketa gainditu ezin izan zuen zuzenbideko doktorearen historia, hain zuzen.[1]

Fernande Baetensek Bruselako Henriette Dachsbeck Lizeoan ikasi zuen. Ondoren, Zuzenbideko ikasketak egin zituen Bruselako Unibertsitate Librean. 1926an doktoretza lortu zuen.[1] Literatura ikasketen ziurtagiria ere bazuen.

1938ra arte (edo 1935era arte, beste iturri batzuen arabera), Bruselako Apelazio Gorterako lan egin zuen, baina Abokatuen Elkargoko kide izan zen 1954ra arte.[2][3]

Bruselako Unibertsitate Libreko lizentziatu feminista askok bezala, Baetensek ere Belgikako Emakume Unibertsitarioen Federazioarekin bat egin zuen, eta han ezagutu zituen, besteak beste, Paule Lamy eta Georgette Ciselet.[1] 1927tik 1928ra, eta 1931tik 1934ra, federazio horretako lege-kontseilaria izan zen. 1932an, Edinburgoko Emakume Unibertsitarioen Nazioarteko Biltzarrean federazioa ordezkatu zuen.[2][3]

1930ean Belgikako Emakumeen Kontseilu Nazionalean (CNFB) sartu zen. 1933an idazkari nazionalaren laguntzaile izendatu zuten eta Stockholmeko Emakumeen Nazioarteko Kontseiluan (CIF) parte hartu zuen.[2]

1935ean, Belgikako Emakumeen Kontseilu Nazionaleko (CNFB) idazkari nazional izendatu zuten, eta, ondoren, presidente 1957ra arte. Ardura ugari izan zituen CNFBn eta Emakumeen Nazioarteko Kontseiluan (CIF). Besteak beste, CIFko presidenteordea izan zen 1947tik 1951ra, eta haren Buletinaren arduraduna 1966tik 1970era. Buletinean emakumeen eskubideei buruzko artikulu juridikoak argitaratu zituen.[4]

1946tik 1957ra «Ligues ouvrières féminines chrétiennes» (Emakume Kristauen Langile Batzordeak) erakundearen kontseilari juridikoa izan zen. Kontseilari gisa, emakume langileei euren aldarrikapenak prestatzen eta hizkuntza juridikoan transkribatzen lagundu zien. Familia xumeen egoerak bereziki hunkitzen zuen, eta amen heziketa arlo sozialean, zibikoan eta pertsonalean sustatzeko lan egin zuen. Gizarte Zerbitzuko Eskola Katolikoan ere eskolak eman zituen.[2]

1972tik aurrera, osasun arazoak zirela eta, alde batera utzi zituen bere ardurak.[2]

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Fernande Baetens» artikulutik itzulia izan da, 2024-04-02 data duen 213908971 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-04-02 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak

  1. a b c (Frantsesez) «Femmes Belges (3) : la juriste et féministe Fernande Baetens» Journal d'un petit Belge 2014-01-16 (kontsulta data: 2025-04-02).
  2. a b c d e (Frantsesez) Gubin, Eliane; Piette, Valérie; Puissant, Jean. (2006). Dictionnaire des femmes belges : XIXe et XXe siècles. Bruxelles: Racine (kontsulta data: 2025-04-02).
  3. a b (Ingelesez) Kimble, Sara L.; Röwekamp, Marion. (2016-07-01). New Perspectives on European Women's Legal History. Routledge, 339 or. ISBN 978-1-317-57716-4. (kontsulta data: 2025-04-02).
  4. (Frantsesez) Jacques, Catherine. (2013-03-20). Les féministes belges et les luttes pour l'égalité politique et économique (1914-1968). Académie royale de Belgique ISBN 978-2-8031-0343-0. (kontsulta data: 2025-04-02).

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya