Filipa César
| Filipa César | |
|---|---|
(2016) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Porto, 1975 (50/51 urte) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | portugesa |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Berlin University of the Arts (en) |
| Hizkuntzak | portugesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | film-zuzendaria, irakaslea, eskultorea, bideoartista, errealizadorea eta artista |
Parte-hartzailea
| |
| Kidetza | Associação Portuguesa de Realizadores (en) |
Filipa César (Porto, Portugal, 1975) portugaldar artista da, zinemagilea eta fikziozko dokumentaletan interesa duen zinema zuzendaria.[1]
Ibilbidea
Cesar Berlinen bizi eta bertan lan egiten du. Portoko eta Lisboako Unibertsitatean ikasi zuen (1996-99), eta Municheko Arte Akademian (1999-2000). 2008an, Art in Context-en masterra egin zuen UDK-n ( Berlingo Arte Unibertsitatea), eta Calouste Gulbenkian Fundazioaren beka jaso zuen.
Bere lehen film luzea Spell Reel izan zen, Ginea Bissaun 1964 eta 1980 artean filmatua, Luta Ca Caba Inda-ren parte zena, "zinema militantean" oinarrituta.[2] Proiektuak iraun zuen sei urteetan Berlin Arsenalen laguntza jaso zuen. Erakunde hau zinema esperimentalean aritzen da eta Alemaniako Cinetecarekin loturik dago, baita Parisko Jeu de Paume, Londreseko Showroom, ZDB eta Lisboako Gulbenkian Fundazioarekin ere.[3]
Césarrek, besteak beste, 2003ko Istanbulgo 8. Bienalean erakutsi zuen; Kunsthalle Vienan, 2004an; Serralves museoan, 2005ean; Locarnoko Nazioarteko Zinemaldian, 2005ean; CAG - Gallery of Contemporary Art-en, Vancouver-en 2006an; Tate Modernen 2007an; San Galo Museoan, 2007an; Pragako Arte Garaikidearen Nazioarteko Hirurtekoan, 2008an; San Frantziskoko SF MOMAn 2009an; Veneziako Arkitekturako XII. Bienalean; 2010eko São Pauloko 29. Bienalean ; Cartagenako Manifesta 8n, 2010ean. Donostiako Tabakaleran, 2020an.[4][5]
Filmografia
- Cuba (2013)
- Conakry (2013)
- Mined Soil (2015)
- Transmisssion from the Liberated Zones (2016)
- Spell Reel (2017)
- Sunstone (2017)
Instalazioak
- F for fake (2005)
- Rapport (2007)
- Le Passeur (2008)
- The Four Chambered Heart (2009)
- Memograma (2010)
- Criolo Quântico (2019)
- Kotoiaren Algoritmoak (2020)[4]
Sariak eta bereizketak
| Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 2017 [7] | Zabaltegi-Tabakalera Saria-Aipamen Berezia | Spell Reel | Irabazlea |
2010ean, César BES Argazki Sariaren seigarren edizioaren irabazlea izan zen, Memogramarekin, Rainer Werner Fassbinder zuzendari alemaniarraren antzezlan baten bi film eta argazki sorta biltzen zituen.
Erreferentziak
- ↑ «Manifesta 8 :: Filipa César» www.murciaturistica.es (kontsulta data: 2020-11-12).
- ↑ «Festival de San Sebastián» sansebastianfestival (kontsulta data: 2020-11-12).
- ↑ «Escola das Artes - Universidade Católica Portuguesa» artes.porto.ucp.pt (kontsulta data: 2020-11-12).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Mazkiaran, Jone Rubio. «Begirada deskolonizatuz» Berria (kontsulta data: 2020-11-11).
- ↑ «Filipa César. Kotoiaren algoritmoak» www.tabakalera.eus 2019-09-04 (kontsulta data: 2020-11-12).
- ↑ «Filipa César | Tabakalera - Donostia / San Sebastián» www.tabakalera.eus (kontsulta data: 2020-11-12).
- ↑ Palmarés de la 65 edición del Festival de San Sebastián, 2017
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









