Fimbulvetr
Eskandinaviar mitologian, Fimbulvetr delakoa, Ragnarökaren aurrekaria da.
Gylfagginingen, Edda prosaikoan kontatzen den arabera, negu hauek bata bestearen atzean datoz, tartean inongo udarik gabe. Garai honetarako, elurra norabide guztietatik etorriko da, eta, gizakien arteko amaigabeko guduak aurresaten ziren, non asko hilko ziren.
Mundua, guduz beteko da, baita familien barneko guduekin ere, eskandinaviar pentsamenduaren bihotza trenkatzen duena. Lotura etikoak desagertu egingo dira. Honako hauek gertatuko dira:
- Anaiek borroka egingo dute|eta euren artean hilko dira
- eta arreben semeek|senidetasunak zikinduko dituzte
- Gogorra izango da lurra|adulterio askorekin
- Aizkora aro bat, ezpata aro bat|suntsitutako ezkutuena
- haize aro bat, otso aro bat|mundua behera erori aurretik
- gizakiak ere ez dira|euren artean errespetatuko
- Anaiek borroka egingo dute|eta euren artean hilko dira
- Völuspa, 45. ahapaldia, Edda poetikoa
"Fimbul" aurrizkiak "handiena", "erraldoia" esan nahi du. "Vetr"ek, berriz, "negua" (eskandinaviar hizkuntza kontinentaletako vinter hitzaren baliokidea eta winter hitzarena ingeles eta alemanieraz). Antzinako eskandinavierako veðr hitzarekin ere lotua dago, "ekaitza" edo "klima ekaitztsua" (eta, germaniar hizkuntzetan, "klima"rentzako gaur egungo baliokideak: väder suedieraz, wetter alemanez eta weather ingelesez). Honela, Fimbulvetr hitzak "negurik handiena" esan nahi du.
Europa iparraldeko nazioetan, Suedia, Danimarka eta Norvegia kasu, fimbulwinter hitzako, ohiko hizkeran, bereziki gorria den negu bati erreferentzia egiteko erabiltzen da.
Egon dira zenbait espekulazio, bereziki mito honek, eskandinaviar herrialdeetan, eskandinaviar Brontze Aroaren amaieran, K. a. 650ean gertatuko klima aldaketarekin izan dezakeen loturari buruz. Hori baino lehenago, eskandinaviar herrialdeek, pixka bat epelagoa zen klima bat zuten.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









