Fobiaherstura-nahasmendu bat da, non pertsonak gehiegizko eta justifikaziorik gabeko neurriz gaineko beldur eta ikara iraunkorra sentitzen duen objektu, animalia edo egoera baten aurrean (adibidez, araknofobia, fobia armiarmei).[1] Hedaduraz, trastorno psikologikoa izan gabe, pertsona edo giza talde batek zerbaiten aurka duen gorroto jarrera adieraz dezake, hala nola homofobia.
Nahasmendu psikiatriko ohikoenetako bat da, planetako hogeita hiru pertsonatik batek ( % 4,35) fobiaren bat izaten baitu.
Beldur horrek eragina izan dezake lanean, eskolan eta eguneroko beste jarduera batzuetan.[2]
Zer da?
Joseba Miranda psikologoaren arabera, beldurrarekin lotura du fobiak, baina, horretaz aparte, baditu beste ezaugarri batzuk. Lau aipatu izan ditu: irreala, irrazionala, iraunkorra eta neurriz kanpokoa izatea. Esan duenez, antsietatearekin du lotura, eta izatez neutroak diren estimulu, egoera edo gauzen aurrean pizten da neurriz kanpoko beldur sentipen hori. Diagnostikatzean, antsietate nahasmenduan dago barne hartua.[3]
Motak
Fobiak kontaezinak dira. Irizpide diagnostikoetan ezarritako fobia motak honela sailkatu daitezke:[3]
animalienganako fobia;
ingurune naturalekiko fobia;
egoerekiko fobia;
odolarekiko, injekzioekiko edo zauriekiko fobia; eta
Fobiak sentipen fisikoak eta psikologikoak sortzen ditu. Beldurra duzunean, hiru aukera ditu motorrak: bata, shocka, paralizatuta geratzea; bestea, ihes egitea; eta azkena, aurre egitea. Fobiarekin shock egoera ateratzen da. Ezin da aurre edo ihes egin. Sintoma fisikoak, berriz, izan daitezke izerditzea, ezohiko arnasketa izatea, bihotz taupaden azelerazioa, dardarak, hotzikarak, bularreko mina, ahoko lehortasuna, zorabioak, buruko mina...[3]
Tratamendua
Fobia ez bada tratatzen, «areagotu» egin daiteke. Horregatik garrantzitsua da laguntza eskatzea, zenbat eta lehenago, hobe. Gehien erabiltzen den terapia mota esposizio terapia da. Terapia kognitibo-konduktuala da, eta «eraginkorrena»: Esposizio terapia pertsona duen beldur horren aurrean jartzea izango litzateke, aurrez aurre ipintzea. Inportantea da gauza hauek profesional batek egitea, norberak egiten badu, kaltegarria izan daitekeelako, eta fobia hori areagotu dezakeelako.[3]
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.