Fonetika
Fonetika (grekotik φωνή (foné), "soinua" edo "ahotsa"), hizkuntzalaritzan, hizkuntza baten soinuen egitea eta oharpena aztertzen dituen zientzia da. Hizkuntzaren hotsen ahoskera (artikulazioen fonetika), hots horien ezaugarri akustikoak (fonetika akustikoa) eta hizkuntzaren sistemaren barruan duten zeregina (hizkuntzalaritzaren fonetika) aztertzen ditu. Fonetika berria 1867an hasi zen, Alexander Melville Bellek hotsak marrazkietan irudikatzeko egin zituen ikerketekin. Fonetikaren ahalegin nagusia giza hizketaren hotsen sailkapenean datza. Noam Chomsky eta Morris Halle hizkuntzalariek 30 ezaugarriko zerrenda egin zuten, giza hotsen ñabardura eta berezitasun garrantzitsu guztiak sailkatzeko. Hotsen irudikapenerako zenbait transkripzio sistema erabili dira; ezagunena Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa da (frantsesez, Alphabet phonétique international edo API; ingelesez, International Phonetic Alphabet edo IPA). Horrela, ahozko soinuak idatz daitezke, hizkuntza edo dialektoaren arabera. IPA oso erabilgarria da fonetika ikasteko eta hizkuntzak irakasteko. HistoriaAntzinaroaEzagutzen diren lehen azterketa fonetikoak K.a. VI. mendean egin ziren gramatika sanskritoan oinarrituta[1]. Lehen ikerlari horien artean, Pāṇini ezagunenetako bat da, K.a. 350ean lau zatitan banatutako gramatika idatzi baitzuen. Hizkuntzalaritza modernoan eragin handia du, eta oraindik ere "idatzi den edozein hizkuntzaren gramatika generatiborik osoena" da. Gramatika hura hizkuntzalaritza modernoaren oinarria izan zen eta zenbait printzipio fonetiko garrantzitsu deskribatu zituen, horien artean sonoritatea. Lehen kontakizun horrek erresonantzia tonuak, ahots-kordak itxita daudenean, edo zaratak, ahots-kordak irekita daudenean sortutakoa bezala deskribatzen du. Gramatikaren printzipio fonetikoak "primitibotzat" hartzen dira, euren analisi teorikoaren oinarria direlako eta ez analisi teorikoaren objektuak, eta printzipioak euren fonologia sistematik ondoriozta daitezke[2].
Bibliografia
Erreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak
|