Share to:

Fornacalia

Gari ogiak labean erretzen.

Fornakaliak erromatarrek ospatzen zituzten "labeen jaiak" ziren. Erromatarrek garia, eho aurretik labeetan lehortutakoa, eskaintzen zuten sakrifizioetan. Plinio Zaharraren idatziaren arabera Numa Pompilio errege sabinarrak (753-673 BC) sortu zituen, eta otsailaren 18an ospatzen ziren, Fornace edo Fronax delako jainkosaren omenez, gizakiei labeen erabilera irakasteagatik eskerrak emateko.[1]

Garia eho aurretik, labearen beroarekin lehortu eta txigortzen zuten. Prozesu hori ondo ateratzea garrantzitsua zen eta lehen garaietan, labe primitiboagoekin, ez zen kontu erraza. Sarritan alea erreta edo txigortu gabe geratzen zen, eta hori hondamendia zen. Hori dela eta, jaialdiak alea babestea eskatzen zion jainkosari.[2]

Egutegia

Labe batean ogia egiten. Birsortzea aktoreen bidez Augusta Rauricanko jaialdi erromatarrean, 2013ko abuztuan.

Egutegian jai aldakorra zen eta urterokoa, data zehatzik ez bazuen ere. Apaiz berezi batek, curio máximus (kurien apaiza) ezartzen zuen data urtero, betiere otsaileko lehen hamabostaldian. Hiritarrak kuriatan banatuta zeuden, eta kuria bakoitzak bere apaiza zuen, -flamen curiales – aipatu dugun curio máximus apaizaren agindupean zegoen "curio" txikiagoa.

Kurien apaiz nagusiak kuria bakoitzerako data eta ordua ere izendatzen zituen, eta ez ziren berdinak kuria guztientzat. Erromako foroan, zurezko oholtxo batzuen bidez, kuria bakoitzari esleitutako datak erakusten ziren, eta denak otsailaren lehen hamabostaldian eginten ziren.[2][3]

Ospakizuna

Labea Pompeian.

Familia bakoitzak kurdelkeriareik gabeko (abererik hil gabe) sakrifizio txiki bat egiten zuen bere etxean labearen aurrean, ondoren bazkaldu egiten zuten, eta ortordu horretan ogia zen protagonista nagusia. Zehazki, far izeneko ogi bat egitea zen helburua, Triticum dicoccoides (gari zuria) motako gariz egina, erroamtaarren aurreko italikoek egiten zuten antzera. Pastel txiki bat ematen zuen. Laberik ez zutenak beren kuriako egoitzara joan zitezkeen horretarako, eta askok egiten zuten hori. Pasteltxo horiek familiaren etxean egitea zen, neurri batean, Fornax jainkosari egindako eskaintzarik zintzoena, esker oneko ekintza errituala.

Familiaren ospakizun txikiaren ondoren, eskaintza bat egiten zen kuria bakoitzaren egoitzetako labean. Normalean garagar-ogiarekin, eskanda-pasteltxoekin, fruta batzuekin, irinarekin eta aleekin lotzen zen, guztia buztinezko saski edo platertxoetan. Azkenean, Fornaxi ez zitzaion eskatzen gari aleak lehortzea eta txigortzea bakarrik, etorkizuneko uzta eta soroak babestea ere mesedegarri gerta zekiokeen. Jaialdia bereziki ezaguna zen Erroman eta Italiako gainerako lekuetan.

Stultum feriae – babuen jaialdia-

Bidaian egoteagatik, beren betebeharretan lanpetuta egoteagatik edo ezjakintasun edo utzikeria hutsagatik, jaialdia dataz kanpo ospa zezaketen, zehazki otsailaren 17an, eta jai horri "babuen jaialdia" izena zuen.

Fornax jainkosa

Ez da aurkitu Fornax jainkosaren irudi garaikiderik aldare edo horma-irudietan. «Fornax» izena «furnace» (labea) hitzaren jatorria izan daitekeela uste da. Labeen jainkosa, hura gabe ezin zen janaria egosi, eta beharrezkoa zen etxeetan erretako sakrifizioak eta sute larriak saihesteko.[3]

Erreferentziak

  1. Ovidio, Fasti, 2.525-6
  2. a b (Gaztelaniaz) «Calendario religioso romano: Fornacalia –primera quincena de febrero-» Arcana Mvndi (kontsulta data: 2026-03-11).
  3. a b (Ingelesez) «Celebrating the Fornacalia» The Vindolanda Trust 2021-02-17 (kontsulta data: 2026-03-11).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya