Frédéric François-Marsal
Frédéric François-Marsal (Paris, 1874ko martxoaren 16a - Gisors, 1958ko maiatzaren 20a) frantziar politikaria izan zen. Frantziako lehen ministroa izan zen 1924ko ekainaren 8tik 14ra. Saint-Cyr Eskola Militarrean ikasi zuen eta ofizial izan zen Indotxinan. 1904an armada utzi eta bankuan hasi zen lanean, eta han zuzendari nagusi izan zen. Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen, eta kuartel nagusian gerrarekin lotutako gai ekonomikoak aztertu zituen. Eskuin errepublikarreko kidea, bi aldiz izan zen Finantza ministro, 1920tik 1921era eta 1924an. Egun batzuetan ministro izan zen 1924ko ekainean eta Egun batzuetan ministro izan zen 1924ko ekainean, eta Alexandre Milleranden dimisioaren eta Gaston Doumergueren hautaketaren artean Frantziako presidentziaren ardura hartu zuen. |