Francisco Basterretxea
| Francisco Basterretxea | |||
|---|---|---|---|
1931ko uztailaren 12a - 1933ko urriaren 9a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Bermeo, 1886ko uztailaren 18a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Madril, 1975eko abenduaren 9a (89 urte) | ||
| Familia | |||
| Seme-alabak | ikusi
| ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Valladolideko Unibertsitatea | ||
| Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||
| Lantokia(k) | Madril | ||
| Kidetza | Eusko Ikaskuntza | ||
| Ezizena(k) | Luis María Errikoa | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | |||
Francisco Basterretxea Zaldibar (Bermeo, 1886ko uztailaren 18a - Madril, 1975eko abenduaren 9a) euskal herritar politikari eta abokatua izan zen[1].
Biografia
Valladoliden eta Granadan zuzenbidea ikasi ondoren, abokatu eta Banco de Vizcayaren sukurtsal baten zuzendari moduan lan egin zuen.
Autonomia Biltzarraren kide, Euskal Herriarentzako Sortaraua sortzeko lan egin zuen. 1931 eta 1933 artean diputatu eta, gero, Auzitegi Konstituzionalaren kidea izan zen.
Itsas-gaietan aditua, 1929an Bermeoko portua babesten duen olatu-horma eraikitzeko lan egin zuen; 1932an Eusko Tostarteko Bazkuna sindikatuaren sortzaileetako bat izan zen; 1922 eta 1936 arten Eusko Ikaskuntzaren itsas-biltzarrean parte hartu zuen.
Gerra Zibilean hasieran Frantziara, gero casablancara eta 1942an Buenos Airesera erbesteratu zen. Galeuzca eta Alderdi aldizkarietan kazetari moduan lan egiten ari zela, 1946 eta 1952 artean bertoko euskal delegazioa zuzendu zuen. 1952an itzuli zen. Fernanda Artzadun ezkondu eta bere semeetako bat Nestor Basterretxea eskultorea izan zen.
Lanak
- Dictamen y contribución al anteproyecto del Congreso de Pesca Marítima Vasca (1923)
- El problema del arrastre. Soluciones posibles (1925)
- Función de las cofradías y su relación necesaria (1928)
Erreferentziak
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia Francisco Basterrechea Zaldíbar. .
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz): Xabier Irujoren komentarioa.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









